Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xulo 1 iz adkor zuloa. ik txulo.

Ardura berezia hartu nuen botoiak zuzen lotzen, bakoitza bere xuloan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 61. orr.

Ateko xulotik behatzen du zaindari ailegatu berriak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 86. orr.

Leihatilara joan eta saltzaileari lau token eskatu zizkion xulotik hiru dolar sartzen zituen bitartean. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Pentsatu bezala, lau hilabete alferren ondotik, nire giltzak ez zuen arroztu eskaintzen zitzaion xulo laguna. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 187. orr.

· Matraila-xulo maliziotsuek ahoaren albo banatan iraun zuten galdera egin eta gero ere. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 89. orr.

Hargatik debekatu zigutela elkar bustitzen ibiltzea, erraiten zutelako ezen ura azal-xuloetarik sartu eta eragin gaixtoa izan zezakeela gure humoreen funtzionamenduan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 306. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus