Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xumeki 1 adlag era xumean.

Maimonek hemen hain xumeki adierazten duen arau hau ezin garrantzitsuagoa da edozein exegesi linguistiko edo literariotarako. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 242. orr.

Blanchek xumeki hitz egiten du. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 76. orr.

Maimonek hemen hain xumeki adierazten duen arau hau ezin garrantzitsuagoa da edozein exegesi linguistiko edo literariotarako. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 242. orr.

Izate orok halabeharrez eduki behar baitu, xumeki bederen, espezie edo formaren bat. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 200. orr.

Aingeruen Andre Maria eliza lortu zuen apalki, eta anaiak beti bertan izatea eta elkarrekin xumeki bizitzea nahi izan zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 669. orr.

Moustakik gaztelaniaz ere hitz egiten zuen noizean behin kantuen berri emateko, beti xumeki, beti presarik gabe. Berria - Kultura   2004-05-18

2 xume-xumeki adlag

-Beraz jendea xume-xumeki bizi da. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 198. orr.

Ez ziren kikildu eta poloniarrak Joanesen trantzea esplikatu zuen, xume xumeki. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 156. orr.

Deiztegietan kokatzen dira xume-xumeki, muturraren pean zaldalea ketan sentitzen duten ber. Itxaro Borda   «%100 basque» - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus