Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xumetasun 1 iz xumearen nolakotasuna.

Orbita haiek, beren sinpletasunean eta beren xumetasunean, guztia esplikatzen zitean, epizikloetarat eta eszentriketarat jo gabe. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 123. orr.

Berak sarritan itxurazko xumetasuna bilatzen du, trabarik egin ez, eta konplexutasuna nolabait ezkutuan duena, motorren zarata entzuten uzten ez duena. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 110. orr.

Soinu egileen atalean ere, xumetasunerat jo du Jesüs pastoralak, txirulari, txanbelari, atabalari eta ttun-ttun eta arrabita jotzaileek soilik lagunduko baitituzte kiristi, türk eta satanen ateraldiak. Berria - Kultura   2006-03-21

«Xumetasun absolutuaren bila ibiltzen zen eta, horregatik, forma berriekin esperimentatzen zuen etengabe», azaldu zuen Carmen Gimenezek, New Yorkeko Guggenheim museoko XX. mendeko saileko arduradunak. Berria - Kultura   2004-01-29

Bat-batekotasun kantatuaren muinari eutsiz eta, ahal dela, muin hori sekula baino sakonago garatuz, bere xumetasunean, bere biluztasunean, inprobisazioaren benetakotasunean. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 64. orr.

Proportzio maskulino idealen itzulpen aritmetikoa da doriarra, "emakumearen lerdentasun eta xumetasunarena" joniarra, eta "neskato baten xumetasunarena" korintoarra. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 270. orr.

On guztien Emaile eskuzabalak Frantziskori eman zizkion grazia eta dohainen artean, bada bat guztiz berezia: alegia, pobretasun guztiz gorenaren maitasunari esker, xumetasunaren aberastasunak gehitzea merezi izan zuela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 779. orr.

Norberarekiko Kontentutik Hantustea sortzen den bezala, Umiltasunetik ere Xumetasuna sortzen da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 365. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Uste du Juan Jose Millás-ek, "xumetasun konplexua" aipatzean, osatu egiten duela idazle frantsesaren gogoeta. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus