Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xurga 1 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik xurgatu.

Chupa Chups xurga enpresak salmentak beheititzen ikusi ditu iaz 18 Milioi euroz. Herria   2003-02-27

Hemengo kargudunei berriz ere errana izan zaie hetsiko dela Baionako Chupa Chups xurga lantegia, 67 langile finkoak eta 30 interimarioak deusik gabe utzirik. Herria   2003-06-12

2 xurga eta xurga

Urka-bilurren ezkerraldera, oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 25. orr.

Sudurrak ere ez zion arazo gutxi-gutxi ematen, xurga eta xurga aritu behar baitzuen etengabe. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 61. orr.

Neskak zakil eder bat dauka ahoan, hortz artean, xurga eta xurga. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 85. orr.

3 xurga-xurga xurga eta xurga.

Zigarro bat piztua nuen eta handik xurga-xurga ari nintzen, mundua ezin erre eta hura erre behar. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 247. orr.

Ipurdian Antonio zunba-zunba zebilkidan ipurtalde dena goxatuz, Klaudio zurrup-zurrup zebilen ene zakil-potroetan, Imanolek xirri-xirri zegidan titiburuetan eta nik xurga-xurga berari buztanean. Aitor Arana   «Onan» - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus