Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibilzale (orobat ibilizale) izond aipatzen den eran ibiltzea atsegin duena.

Atzerazale, geldizale edo astiro ibilzale horietakoa zinela idatzi zenuen behin batean; neurriz, tamainaz, zuhur (xuhur?), zentzuz, kontuz, tentuz... zen zure eskola, eta delako amets hura egin zuenari ez egiten onik, nonbait, erretolika horiek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 70. orr.

Aranok, ordea, zinez maite ditu arrastotik kanpo dabiltzanak, beharbada bera ere ez delako ohiko bidetik ibilizalea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 22. orr.

Eta holako jendajeak, nola edo hala, beste inork baino aisego egiten ditu harremanak alderrai samar ibilizale den beste jendaje orotariko horrekin. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 162. orr.

Beti itsumustuan ibilzale baitzen, / otordua prestatu zuen, jan ondoren. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus