Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

olagarro 1 iz burua arrautza itxurakoa, begi irtenak eta zortzi garro dituzten eta jateko onak diren zefalopodo mota batzuei ematen zaien izena (Octopus vulgaris etab.).

Poliki-poliki atera da olagarroa arrokaren azpitik, garroak baldarki luzatuz. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 171. orr.

Hala ere, oldartu zitzaion Nemo kapitaina olagarroari, eta, aizkorakada batez, beste beso bat ebaki zion. Elizen arteko biblia   1 Kro 18,3

Bai baitzirudien olagarroek ura zikindu eta beren ehizakiak lo arazteko erabiltzen duten isurkari lodi horietakoren bat jaurtitzen zizula. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 241. orr.

Olagarroa haitzari bezala lotu zitzaion Fructuoso, harik eta Amanciok dantza-lagun aldaketa eskatu zuen arte. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 52. orr.

Bere garro luzeekin harrapatu du olagarro erraldoietako batek marinel dohakabea, gupidagabeki astintzen du airean. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 207. orr.

Haiek ez bezala, berak bai, berak olagarro galanta begiz jota zeukan, eta gainera bazekien non aurkitu; ez zuen, ordea, ez amurik ezta amuzkirik ere harrapatu ahal izateko. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 260. orr.

Badakizu nola akabatzen diren olagarroak, Isabelle? Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 77. orr.

2 (jaki gisa)

Igandero-igandero joaten ziren Monumentalera bermut bat egin eta olagarro txikiak jatera. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 206. orr.

Gero ribeiroa banatzen dugu, eta olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo-mina eta hortzari sendo-bera zaion olagarro bikain hori. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 271. orr.

Olagarro puska irineztatu eta frijitu goxo-goxoak, Tokion bakarrik ematen dituztenak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 258. orr.

-Spagettiak, olagarroa eta entsalada -jarraitu du deseroso, baina irribarretsu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 193. orr.

Taloa, sagardoa, olagarroa, ribeiroa, pantumaca eta cava dastatzeko aukera izango da. Berria - Kultura   2004-09-15

3 irud/hed

Orduan igerian jartzen zituen olagarroak, eta mila modutan artikulatutako esku bikain luze haiek hipnotizatu egiten ninduten. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 98. orr.

Fructuoso atzera olagarro-jokoan hasita zegoen Jetrurekin, Amanciori txanda kenduta zakar. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olagarro erraldoi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus