Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partiketa 1 iz partitzea, banatzea. ik banaketa.

Xedapen horixe dator Luis Errukitsuak, 837. urtean, Aix-la-Chapelleko batzarrean, bere hiru seme Pepin, Luis eta Karlosen artean egin zuen banaketan ere ; bai eta enperadore berberak hogei urte geroago Lotario, Pepin eta Luisen artean egin zuen beste partiketa batean ere. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 329. orr.

Gaur egun, ardura guztiak biren artean partitzeko joera gailentzen ari denean [...] partiketa hori posible zela sinistuta bizi izan garenoi geratu zaizkigu agerian desberdintasun nagusiak. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 47. orr.

Trieste lehen inperio austriarraren lurraldea zen eta orain Italiarena da Bigarren Mundu Gerraren ondorengo partiketagatik. Berria - Kultura   2004-07-28

Domingo borreroa soldaduekin parekatu zuten jan-edanen partiketan, eta nik abaurretarrekin banatzen nuen neure puska. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 224. orr.

Jabetu zen nagusia gero eta gehiago aberats zedin arrisku pertsonalak hartzen zituela, eta mozkinen partiketa eskatu zuen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 93. orr.

Errentaren eta aberastasunaren gaineko benetako zerga progresiboek eragin itzela dute tartaren partiketan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 284. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ondare partiketek eten zuten tradizio hori. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 143. orr.

Bihitegiok [...] zeregin gaiztoa bete behar izan zuten Bigarren Mundu Gerraren ondoren egin ziren lur-partiketen kausaz: Rijeka eta Rijeka inguruak Jugoslaviaren esku gelditu zirelarik, handik bidali zituzten milaka eta milaka italiarren bizileku izan ziren Il Silos izeneko bihitegiok. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 42. orr.

Bihar hitz egingo dugula, diru partiketan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 255. orr.

Goizero ogi partiketa egiten zen. Jon Maia   «Riomundo» - 85. orr.

Kamioi-partiketak, garraioak eta halakoak gurditxo batez egitera behartu gintuzten, fusil ahoak garondoan ipini zizkigutelarik. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus