Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sargia 1 iz ipar sarrera.

Kriseilu batek seinalatzen zuen aspaldiko harresia eta egoitza bereizten zituen bidexkaren abiapuntua eta, beste batek, etxeko sargia. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 91. orr.

Irunetik Sarriara trenez egin dut bidea, Burgoseko geltokiko sargian ordu bat egon ondoan, gauaren erdi erdian. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 212. orr.

Hain segur sargiako bulegoan lan egiten duten presoen bila dabiltza. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 113. orr.

Kattalinek, pasatzean, sal-mahai gainean dagoen egunkaria hartzen du "garagardo bat aterako didazu” dion bitartean, eta bere ohiko mahaira, ixkinako mahaira doa eta paretari kontra jartzen sargiari begira. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 55. orr.

Sargiaren gaineko aldean, atarri egiten duen pitrailaren gainean irakur daiteke, zurean zizelkaturik "Recht oder unrecht, mein vaterland". Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 73. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bide handian, herri ttipi batetako eliza sargian horra ongietorririk eztiena eta hunkigarriena: lehen komunioneko haurrak esku-zartaka eta agurka. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 151. orr.

Beste seinale bat denborak aldatzen ari zirela berria jakin zen Kurutze Gorriaren oto batzuk jin zirela kanpaleku sargiara. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus