Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sargori 1 iz eguraldi bero hezea, itogarria gertatzen dena. ik sapa.

Zoratzeko moduko sargori hura berriro. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 37. orr.

Ez dira gehiago gose, ez egarri izango, eta ez ditu eguzkiak, ez sargoriak joko. Elizen arteko biblia   Ap 7,16

Sargori latza, sapa, lanberoa, nik dakita nola esan? Txillardegi   «Putzu» - 238. orr.

Sargori handienean. Berria - Mundua   2006-02-15

Hori dela bide, Labartzan sentituko nuen sargori sapa itsaskorraren aztarnarik ez. Txillardegi   «Labartzari agur» - 10. orr.

Hotz eta sargori, bedeinka ezazue Jauna, goretsi eta goraipatu menderen mendetan! Elizen arteko biblia   DnGr 3,67

Betidanik entzun izan du ura irakiten eta, tupina hustu den bakoitzean, euria egin, haizea egin, sargori egin, bete egin izan du beti. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 61. orr.

Uda zen oraindik eta hondartzan sargori egiten zuen, eta harea udatiarrek botatako zaborrez ereinik zegoen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 71. orr.

Egunak ez zuen bezperako sargoriaren inolako sapa astunik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 187. orr.

Hego-haizea denean, berriz, "Sargoria dugu" esaten duzue, eta hala gertatzen da. Elizen arteko biblia   St 4,14

2 (hitz elkartuetan)

Eguzkia galtzen hasita zegoen arren, sargori sentsazio higuingarria zegoen oraindik ere hiri osoan. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 105. orr.

Sargori eguna izan zen goiz-goizetik. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 28. orr.

3 (izenondo gisa)

Arropa dendetako aldagela txiki eta sargorietan. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 53. orr.

Egun hartan, larunbat sargori hartan, plantxa egiten ari nintzela, derrepentean atea jo zuten. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 26. orr.

Uda-gau bateko ordu txiki sargorietan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 119. orr.

Eguraldi sargori erabat sasoiz kanpokoari jarraiki, udakoa zirudien zaparrada eta trumoien erasana entzuten zen kanpoan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 17. orr.

Abenduaren zortziko eguerdi sargori hartan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 45. orr.

Arratsalde eguzkitsu eta sargori batean. Aitor Arana   «Onan» - 95. orr.

Huraxe bai goiz sargori eta lurrintsua, eguzkia ere inoiz baino lirdingatsuago ageri, eta hostoak ere distira itsuan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 102. orr.

Udako egun sargorietako zaparrada. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 76. orr.

Egun sargori eta nekagarria espero zen. Egun sargoria izateko itxura zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 193. orr.

Bero sargoriko egunetan itzal hozkirria egingo duten zuhaitz mardul eta hostotsuz jantziriko lorategia ezarri digute hiriaren edergarri. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 25. orr.

Berorik sargorienean, manta mordo bat gainean zuela egiten zuen lo formalista amorratuak. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 62. orr.

4 (izenondo gisa, irud/hed)

Hau da hau laztan sargoria! Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 78. orr.

5 (predikatu edo adizlagun gisa)

Azaroaren hondarreko egun haietan sargori zen arren, arratsetan fresko samar egiten bazekien eguraldiak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 71. orr.

Sargori dago, eta mimosaren usain melengak itolarria areagotzen dio. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 110. orr.

-Ez al dago oso sargori? -esan zuen Danek-. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 93. orr.

Egunak ez zuen bezperako sargoriaren inolako sapa astunik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 187. orr.

Udako giroa zirudien, sargori eta motel pasatzen diren arratsaldeko ordu horietako batean jasotakoa. Berria - Kultura   2006-01-22

Erlojuko kukuak fuerte kantatuz gero, euria zekarren [...]; eztulka kantatzen bazuen, sargori. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arratsalde sargori (3); eguerdi sargori hartan (3); egun sargori (4); sargori dago (5)

bero sargoria (4); egun sargoria (7); sargoria dugu (3)

udako sargorian (3)

arratsalde sargorietan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus