Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partikularista izond partikularismoarena, partikularismoari dagokiona.

Euskaldun eta katalanen joera partikularista grinatsu eta kaldarraren kritika. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 134. orr.

Kulturaren antropologian hiru kategoria ditugu: unibertsalista, konparatibista eta partikularista. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 297. orr.

Zergatik behar nuen derrigorrez, besteetarik bortxaz eta indarrez bereizten ninduen identitate finko partikularista bat, hizkuntza ezpainetan neukan ber? Itxaro Borda   «%100 basque» - 181. orr.

Teoria partikularistetan (konfigurazionismoan bezala), kultura bakoitzaren ezaugarri bereziak ikertzen dira, baita ezaugarrien irudikapenak ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus