Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sari 1 iz egin den lanaren, egintza onaren edo zerbitzuaren ordaintzat hartzen den ondasuna.

Lanari saria zor zaio. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 221. orr.

Haurrak sari bat merezi zuen, halako egia begi-bistakoa azaleratzeagatik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 177. orr.

Lortzen baduzu, sari ederra izango duzu. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 17. orr.

Bekatariei zoritxarrak jarraitzen die, zintzoek zoriona dute sari. Elizen arteko biblia   EsZ 13,21

Harri bat ematen didanak, sari bat izango du. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 505. orr.

Landatzen duena eta ureztatzen duena berdinak dira, bakoitzak, berak egindako lanaren arabera saria hartuko badu ere. Elizen arteko biblia   1 Ko 3,8

-Zein sari edo zein ordain eman zitzaion Mardokeori, egin zuenagatik? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 138. orr.

Hain baituk bera eskuzabal saria ematen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 494. orr.

Iheslari bat atxemaiten edo salatzen zutenek sari bat eskuratzen baitzuten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 147. orr.

Helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko. Elizen arteko biblia   Flp 3,14

Hiru sos sari exekuzio bakoitzeko, eta bi azotaldi bakoitzeko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 65. orr.

Legeen babespean dauden eta lanaren sari diren aberastasunak tiraniaren janari bihurtzen dira. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 65. orr.

Laburra da hemen gure nekea, / eta saria betikoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1205. orr.

Ehun ontza urre ere eman zioten sari. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 74. orr.

Baina merezimendua Haren graziagatik da, eta zoriona izango du sari.· Jarduera sexualaren sarietako bat orgasmoa dugu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 331. orr.

2 (hitz soila –en atzizkiaren eskuinean)

Zorigaitz eternala duket amodiorik amoltsuenaren sari. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 103. orr.

"Zeru gorenean egon dadila!", bai, lur honetan egin duen ongiaren sari. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 209. orr.

Italiak ere lur puska zenbait irabazi zituen, aliatuei eman laguntzaren sari, eta Belgikako erregeak Alemaniako mugetan bizpalau herrixka beretu, hortik jasan kalteen ordain. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 73. orr.

3 (izenondoekin)

Handitu egin ditut obeditu ez dutenen zigorrak, eta sariei dagokienez, hain dira handiak, non ez baitakit bertuteak inoiz hain sari handirik izan ote duen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 109. orr.

Sari betea eman diezazula Israelgo Jainko Jaunak, haren babespera etorri baitzara. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 96. orr.

Zure babesle nauzu, eta sari bikaina emango dizut. Elizen arteko biblia   Has 15,1

Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu, zuzentasuna ereiten duenak sari segurua. Elizen arteko biblia   EsZ 11,18

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sari- eta zigor-sistema oso bat. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 10. orr.

Bidaxuneko jaunak bere eskuz idatzirik egin zuen peoiarendako sari-eskaria. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 56. orr.

· Bere asmakariaren abantailak azaldu eta sari-eske joan omen zitzaion berehala Thamus bere nagusiari. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 155. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itzulitakoan gutxieneko langile-kategoria ezarri ziotela, antzinatasun-sari guztiak ezabatzeaz gain. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 168. orr.

Atzemandako otsokumeak askotan ikusi izan ditugu, otarretxo batean darabiltzatela bizirik herriz herri, atzitze-sari eske. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 271. orr.

Urteko zaintza-sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 67. orr.

Jendetza ugaria emango diot ordainetan, eta giza multzoak izango ditu garaipen-sari. Elizen arteko biblia   Is 53,12

Egipto eman dut zure askapen-sari, Etiopia eta Seba zure ordaineta. Elizen arteko biblia   Is 43,3

Ordain-sarii bat handia eta baliotsua. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 138. orr.

Ez zuela merezi, bost urte gehiago edo bost urte gutxiago lan eginda ere berdin-berdin izango nuela erretreta-sari kaxkarra. Iban Zaldua   «Traizioak» - 71. orr.

Funtzionarioak esan zionez, aurre-erretiroa hartzeko zerrendan zegoen; erretiro-sari txiki bat emango zioten. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 37. orr.

Bertze san Isidro bat bai, onartuko nizueke, atsegin-sari gisa, hautsi zitzaigunaren orde. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 35. orr.

Luze gabe nekatu nintzen, eta halako zenbateko bat ordaintzeko proposamena egin nion, gela-sari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 119. orr.

Bere ondasunetarik asko eralgi zuen herri-gudarostea armatzen eta gudari-saria ematen. Elizen arteko biblia   1 M 14,32

Emakume batek bere umeari eta beste norbaiten umeari ematen badie bularra, eta inude-sari txikia ematen badiote, [...]. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 253. orr.

Gona polit bat erosteko dirua izan zen barkamen saria. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 90. orr.

6 bestelako arrazoiren batengatik hartzen den ondasuna.

Ekoizpenaren parte bat nekazariak bereganatzen du, gainerakoa jaunarena da, eta jaunak, bestalde, beste sari batzuk ere eskuratuko ditu, salgaietan gehienak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 22. orr.

Ingurumenak dagoeneko kaltea edo hondaketa jasan duenean, kalte-sari bat eskuratzeko errekurtsoak baliatu ahal izango ditu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 116. orr.

7 lehiaketa edo kideko batean irabazleari ematen zaion gauza.

Bazirudien hura zela biltzar burua eta hari zegokiola bukaeran sariak banatzea.1998an Nascimento diskoarekin Grammy sari bat irabazi zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 216. orr.

Ez dakit zenbat sari irabazitakoa zientziaren alorrean. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 172. orr.

Sari asko irabazitakoa zara eta gaur egun epaimahaietan diharduzu. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 370. orr.

Memoirs of a Geisha filmak hiru sari eskuratu ditu. Berria - Kultura   2006-02-21

Epaimahaiak sari hori jasotzeko nahiko kalitaterik duen lanik ez dagoela erabaki du. Berria - Kultura   2004-11-21

Hainbat sari jaso zituen mundu osoan bere jarduera berritzaile eta hezitzaileagatik. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 121. orr.

Sari eta omenaldi asko jaso zituen Altunak, batez ere azken urteetan. Berria - Kultura   2006-01-21

Saria eman gabe geratu zen, beraz. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 131. orr.

Filmeko protagonistek, Joaquin Phoenixek eta Reese Witherspoonek, sari bana eraman zuten. Berria - Kultura   2006-01-18

Mae West-en igeltsuzko figuratxo bat, tiro-postuetako sari arruntena, dakarrelako buruz behera. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 157. orr.

Ez dezatela pentsa loteria tokatu zaienik, sari hau beraiek irabazitakoa da. Berria - Kirola   2004-11-26

8 (izenondoekin)

Sari handietatik kanpo geratu ziren, atzo, Eric Rohmer, Theo Angelopoulos, Ken Loach eta Patrice Leconte. Berria - Kultura   2004-02-15

Eta iruditu zitzaidan oso sari txikia izan behar duela Nobel sariak. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 161. orr.

Espainiako Sari Nazionala eman zioten Atxagari Obabakoakengatik. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 56. orr.

Laster erabakiko zen sari literario batera nobela bat bidali nuelako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 199. orr.

Filmak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen Cannesen. Berria - Kultura   2004-10-08

Sari bereziak: interpretazioan Audrey Carrique; [...]. Herria   2001-04-26

Frantziako Sari Nagusia jokatuko da gaur Le Mansen. Berria - Kirola   2004-05-16

Duela lau urte La estrategia del caracol filmarekin sari nagusia irabazi zuen egile kolonbiarrak. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 22. orr.

MIguel Indurain Sari Nagusia korrituko dute larunbatean, eta Euskal Herriko Itzulia ondoren. Berria - Kirola   2004-03-31

Trilogiaren lehenengo atalak lau sari tekniko irabazi zituen orain dela bi urte. Berria - Kultura   2004-03-02

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Parisen lizeoetako poesia sariketaren sari banaketan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 100. orr.

Sari banaketako ekitaldian. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 122. orr.

Sari ematea handik pare bat egunera egin zen, Inauteri atarian. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 75. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zeren oihartzun handia baitute, besteak beste, enpresak lortzen dituzten ziurtagiriek [...] edota kalitate-sariek (Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen zilarrezko eta urrezko Q-ak, kasu). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 173. orr.

Hadidek Pritzker arkitektura sari ospetsua jasoko du maiatzaren 31n. Berria - Kultura   2004-04-29

Espainiako Motoziklismo Sari nagusia. Berria - Kirola   2004-04-29

Eleberri erromantikoak egiten dituen idazle famatua, iaz irakurleen elkarteko kritika sari nagusia jaso zuena. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 127. orr.

Esan zidan itzal handiko jende asko lo egina zela ohe hartan, ministroak, hiru Nobel sari. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 267. orr.

Kimikako Nobel saria eman zioten Van't Hoffi, 1901ean. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 215. orr.

Arthur Pigou Nobel sariak zioen bezala, [...]. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 44. orr.

Paul Haggisen filmak hiru Oscar sari eraman ditu. Berria - Kultura   2006-03-07

11 (loterian eta kidekoetan)

Ondotik loteria ainitz sari motarekin. Loteriako sari handia egokitu eta inori aitortu ezin diotenen senitartekoa nintzen. Herria   2001-07-05

Iruzurra egiten dutenek Telefonicako langileak direla esanez hainbat etxetara deitu izan dute zozketa batean sari bat egokitu zaiela esan, edo deitu diotenaren izenean premiazko pakete bat dutela. Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Loteria bat zen ordea Liebkind Bendelen ideia kutuna, saria neska eder bat. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 92. orr.

Loteriaren sari nagusia irabazi duzu ala? Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 317. orr.

Opel Agila bat da Kanboko komertsanteen batasunak antolatzen duen Eguberriko zozketaren lehen saria. Herria   2004-12-16

Loteriako bigarren sariak (45.564) 960.000 euro utzi ditu Gasteizen · Zozketako sari txikiak irabazitakoa nintzen baina nik sari handia nahi nuen, handiena: Rita. Berria - Euskal Herria   2004-12-23

12 zerbitzu edo kideko batengatik ordaindu behar dena. ik salneurri.

Izan ere, gertatu ohi da, sari txiki batengatik ezin ordainduzko altxorra galtzea. Berria - Kirola   2004-11-10

Atsegin duzu zeure prostituzioaren saria gari-larrain guztietan jasotzea. Elizen arteko biblia   Os 9,1

Astebete buruan Ostolaza libre geldituz gero -jarraitu zuen-, sei mila euroko saria ordaintzekotan gelditu ginen, eta erdia epe hori gaindituz gero. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 121. orr.

Mendebaldeko gizakiak giza izaera ez duten legeek bere arazoetan zuten eragina aldatzen izandako arrakasta aseguru-sarien kuotek izandako murrizketan geratu zen jasota. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 333. orr.

Baldin aberea alokatua badu, alokairu-saria bakarrik emango dio. Elizen arteko biblia   Ir 22,14

Libra ezazu hilobira jaistetik, aurkitu baitut honentzako erospen-saria. Elizen arteko biblia   Jb 33,24

Heriotzatik askatzeko jarein-saria ezartzen badiote, eskatutako guztia eman beharko du biziaren ordain. Elizen arteko biblia   Ir 21,30

Bazkide-saria ordaindu, eta Batzorde anonimoari idatzi nion esanez parte hartuko nuela afarian. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 266. orr.

13 irud/hed

Baina "mirariak" bazuen bere odol-sari latza. Txillardegi   «Putzu» - 191. orr.

14 diru sari ik diru 30.
15 hilabete sari ik hilabete 6.
16 lan sari ik lansari.
17 muga-sari ik muga 30.
18 ordain sari ik ordainsari.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

ainitz sari (15); alemaniako sari (13); asko sari (7); australiako sari (9); bbk sari (8); bertze sari frango (8); brasilgo sari (10)

epaimahaiaren sari (13); epaimahaiaren sari berezia (9); espainiako sari (31); espainiako sari nazionala (11); euroko sari (7); europako sari (20); europako sari nagusian (8); hainbat sari irabazi (7); hainbat sari jaso (9); hegoafrikako sari (8); hilabete sari (10)

italiako sari (7); japoniako sari (11); kataluniako sari (8); lanaren sari (9); laudioko sari (12); laudioko sari nagusia (8); lehen sari (11); lehiaketako sari (7); literatur sari (10); miguel indurain sari (9); nobel sari (13)

oscar sari (15)

sari ainitz (20); sari asko (21); sari bakarra (8); sari banaketa (36); sari banaketan (20); sari bat irabazi (9); sari berezi (32); sari berezi bat (24); sari berezia (41); sari bereziak (15); sari bikaina (7); sari bikoitza (7)

sari eder (16); sari ederra (10); sari ederrak (34); sari eman (7); sari eskuratu (8); sari frango (15); sari garrantzitsu (7); sari gisa (39); sari guztiak (10); sari handia (20); sari handiagoa (7); sari handiena (7)

sari irabazi (20); sari irabazi zituen (8); sari jaso (21); sari jaso ditu (7); sari nagusi (16); sari nagusia (237); sari nagusia eman (7); sari nagusia irabazi (18); sari nagusia jokatuko (11); sari nagusiak (30); sari nagusian (97); sari nagusiaren (15); sari nagusiko (39); sari nagusiko lehen (8); sari nagusirako (7); sari nazionala (35); sari nazionala irabazi (8); sari nazionala jaso (7)

sari txikia (8)

sari ugari (18)

txekiako sari (7); zuricheko sari (9)

aktore onenaren saria (14); antzerki saria (14); bakearen nobel saria (23); bakearen saria (8); bere saria (22); beren saria (8); bigarren saria (74); diru saria (29); dolarreko saria (17); donostia antzerki saria (7); donostia saria (38); donostia saria jaso (8)

eman zion saria (7); epaimahaiaren saria (8); euroko saria (61); euroko saria jaso (7); euroko saria jasoko (13); euskadi saria (39); euskadi saria irabazi (8); film onenaren saria (15); giza eskubideen saria (8); goncourt saria (12); goya saria (9); grammy saria (10); grinzane cavour saria (8); hernandorena saria (7); hilabete saria (14); hiria saria (15); hirugarren saria (22); hoberenaren saria (22)

ikusleen saria (8); jaso zuen saria (11); jasoko du saria (14); jokalari onenaren saria (16); kritikaren saria (16); lan saria (7); lanaren saria (15); langabezia saria (12); lehen saria (171); lehen saria ardietsi (10); lehen saria irabazi (12); lehenengo saria (16); lehiaketako lehen saria (13); literatur saria (10); literatura saria (10); literaturako euskadi saria (7); literaturako nobel saria (8); lizardi saria (7); manuel lekuona saria (17); max saria (14); melies saria (7); merezitako saria (20); merezitako saria jaso (10); mikel zarate saria (8); nobel saria (125); nobel saria eman (24); nobel saria irabazi (8); nobel saria jaso (18)

ohorezko saria (20); onenaren oscar saria (21); onenaren saria (175); onenaren saria eman (12); onenaren saria eskuratu (7); onenaren saria irabazi (9); onenaren saria jaso (30); onenaren saria jasotzeko (11); ordain saria (9); oscar saria (31); oscar saria irabazi (9); pla saria (7); publikoaren saria (28); pulitzer saria (9); saiakera saria (12); sakharov saria (12)

saria ardietsi (16)

saria eman (134); saria eman zioten (28); saria emango (32); saria emango dio (9); saria ematea (12); saria emateko (14); saria ematen (13); saria eraman (12); saria ereman (11); saria erredakzioa (15); saria eskaini (10); saria eskuratu (67); saria eskuratu zuen (23); saria eskuratzeko (19)

saria irabazi (149); saria irabazi zuen (61); saria irabazteko (17); saria izan (29); saria izango (21); saria jaso (246); saria jaso du (40); saria jaso duen (8); saria jaso dute (8); saria jaso zuen (101); saria jaso zuten (12); saria jasoko (58); saria jasoko du (37); saria jasoko dute (9); saria jasotzean (9); saria jasotzeko (41); saria jasotzen (16); saria jasotzera (13); saria lortu (23); saria lortu zuen (7); saria lortzeko (16); saria merezi (15)

saria ukan (13)

txomin agirre saria (9)

urte saria (29); vianako printzea saria (12); zilarrezko saria (7); zuzendari onenaren saria (18)

diru sariak (12); euskadi sariak (9); lehen sariak (8); literatura sariak (7); muga sariak (10); nobel sariak (14); onenaren sariak (7); oscar sariak (8)

sariak banatu (35); sariak banatu zituzten (7); sariak banatuko (10); sariak banatzeko (7); sariak banatzen (7); sariak eman (9); sariak irabazi (8); sariak jaso (12)

euskadi sariaren (7); nobel sariaren (11); sariaren irabazlea (24)

sariari esker (8)

sariaz gain (9)

euskadi sarien (7); goya sarien (7); hilabete sarien (8); oscar sarien (16); sarien banaketa (22); sarien banaketan (9)

goya sarietarako (7); oscar sarietarako (17)

bbk sariketako (7)

bbk sariketaren (7)

nobel sarirako (14); onenaren sarirako (7)

ez zuen saririk (7); saririk gabe geratu (9); saririk handiena (13); saririk onena (7)

saritarako hautagai (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus