Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partila 1 iz irabazietatik edo etekinetatik kide bakoitzari egokitzen zaiona.

Zenbat arrain harrapatu duten, diruak zatika egiten dituzte, eta bakoitzaren zatiari partila esaten diote. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 14. orr.

Nasa hutsik egoteak antxoa garaia esan nahi du, edo sardinarena, edo atunarena, hau da, lanerako garaia eta lanerako itsasoa, partila ona mareajea amaitutakoan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 171. orr.

Bakoitzak bere partila poltsikora eta denak bakoitza bere etxera. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 14. orr.

2 partila egin

Epaiketa eginda ez zen salbatu, kanjeetan ere ez zen sartu, ez dakit zergatik, beharbada familiak ez zuen nahikoa presio egin, edo herentzia arazoak edukiko zituzten eta senideek nahiagoko zuten bat gutxiago egotea partila egiterakoan, bera zen premua gainera. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus