Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gatibatu (Egungo testuen corpusean 301 agerraldi; orobat katibatu g.er.), gatiba, gatibatzen 1 du ad ezin saihestuzko eran erakarri.

Martxo gauetako eztitasunak gatibatzen ninduen. 25429

Badirudi bere amaginarrebaren bihotza gatibatu zuela noizbait Donatienek, eta agian haren sexua ere bai. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 19. orr.

Bihotzean zauri nauzu eta gatibatu nauzu. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 62. orr.

Hala ere, eta hor dago niretzat Allenen bertute nagusia, bere ohiko obsesio eta neurosiak buruz badakizkigu ere, beti lortzen du, nola edo hala, gu gatibatzea. Berria - Kultura   2004-09-18

2 gatibu hartu.

Likurgok, Numak, Moisesek, Jesukristok, Mahomak, pikaro hauek guztiak, gure ideien despota hauek guztiak, ederki asko jakin zuten eurek asmatutako jainkoak beren handinahi mugagabearekin uztartzen, eta jainko horien laguntzaz hain zeuden seguru herria gatibatuko zutela, non [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 216. orr.

Liburu ilustratuekin baino gehiago ikasi genuen gure jolas eta barreen zirkulu krudelean gatibaturiko izakiekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 170. orr.

Ikaragarria baita batzuen kontzientziak inbaditzeko eta gatibatzeko irrika. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 85. orr.

Brodatze lana utzi eta badoa dama gaztea itsas kantuaren atzetik, baina marinel kantariak bere untzian gatibatu du. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 94. orr.

3 katigatu.

Hitzekin jostatzen zara, Sokrates, eta zure ironia maltzurrak bere sareetan gatibatzen nau. Itxaro Borda   «Hiruko» - 152. orr.

Beso artean gatibatu ninduen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 98. orr.

Aiherra eta Oragarreko malkarretako elurretan kabala erraldoia gatibatu ondoan, harpera bideratzen gara suaren pizteko. Itxaro Borda   «%100 basque» - 84. orr.

Gauak karrikak oraino gatibatzen dituenean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 70. orr.

Eta ilunbeak hiria gatibatu zuenean Herriaz berriz jabetu ginen, etsipenez, desiraz. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 192. orr.

Zoom baliosaz gatibatzen ditut. Itxaro Borda   «%100 basque» - 23. orr.

Hegaztiaren behakoa gatibatu nuenean, zauritua zen hontz ahul bat bisean bis edukitzeak ederki jabaldu ninduela oroitzen naiz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 124. orr.

Zuhaitz misteriotsuek soa ebasten eta gatibatzen zidaten, Fujiyama maldako txabolan jarduten zuen japoniar maisu baten estanpa urdin ikaratuak bailiran! Itxaro Borda   «%100 basque» - 144. orr.

Hotzak gatibatu ardi saldo baten ileen menean nengoen, nihaur ere daldaraka. Itxaro Borda   «%100 basque» - 50. orr.

Hotzak gatibatzen zuen hormatuan zure hatzetarik sartu nintzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 84. orr.

Estresak gatibatu sozietate "kitzikatu" honetan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 150. orr.

Autotik jalgi nintzen arraposki, unibertsoan bakarrik nengoelako irudipenak gatibatua. Itxaro Borda   «%100 basque» - 160. orr.

Pentze nasaietarik altxatzen zen usainak gatibatzen ninduen, ez errateko paralisiatzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 189. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Jendearen isiltasuna, usainak, ibilerak, so gatibatuak, etorkizunez jadanik biluziak eta metroaren itsas urde marrakak enetako orduan, ama ontzia bezain premiazkoak ziren. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 172. orr.

Itsaso gatibuaren [...] uhin txikien printza. Josu Landa   «Odolbildua» - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatibatu ninduen (4); gatibatu zuen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus