Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oldar 1 iz zerbaitetaranzko higidura bizia; erasoa.

Zaldizkoen oldarra, ezpaten distira, lantzen tximistak! Elizen arteko biblia   Na 3,3

Joanesek halako oldar bat ukan zuen iraina aditzean, suge batek ausiki zuela iduri. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 48. orr.

Amari begiratzen dio begietara, gero alabari, eta berriro ere hartzen du oldarrak, desirazko oldarrak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 228. orr.

Eskua hara eramateko oldarra sentitzen du, ezpain hori garbitzekoa. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 216. orr.

Errepresioaren oldarrak bortitz jotzen zuen. Jokin Urain   «Errotarria» - 116. orr.

Itxura guzien arabera, beren oldarra segituko dute Mazedoniarrek Albaniar horien haizatzeko beren lurretarik. Herria   2001-04-05

Zeuk desegin zenuen erraldoi indartsuaren oldarra. Elizen arteko biblia   1 M 4,30

Zaldiak ere urdurituta zeuden arbolapean ekaitzaren oldar eta burrundararekin. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 26. orr.

Neure gudu-gurdien oldarrez mendi-gailurretara igo naiz, Libanoko tontor hurbilgaitzetara. Elizen arteko biblia   2 Erg 19,23

ik beherago 6. 19447

Hainbesteko uhola sortzen baitu hodeiaren urraturak eta haizearen oldarrak trumoiaren zartada goria hegatzen denean. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 411. orr.

Zeren leku askotan lur zoru goria suak hartzen baitu eta Etnaren oldarrak urruma egiten barrenengo garretatik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 131. orr.

Neurriz gaineko pozaren oldarrari eusten saiatu zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 487. orr.

Kristautasunaren oldarrak garbitu zituen Merkurio zaleen guneak, eta San Migel mendiak etorri ziren horiek ordezkatzera. bi soldadu britainiar hil ziren eta beste bat zauritu zen, Amara hirialdean erresistentzia indarrek egindako oldar batean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 303. orr.

ik beherago 7. 5909

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hipnotizaturik amaitu zuen olatuen oldar basatiarekin eta ezinbesteko atzerakadekin. Deabruek, oldar eta amorru handiz, heldu zioten eta elizan barrena arrastaka eramaten hasi ziren. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 77. orr.

Arratsalde hartan berean, oldar bortitz batean, Montgommeryren gainerako tropek zeharkatu zuten Ihuri ibaia. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 273. orr.

Beharbada biziaz ordainduko zuela bere semearekin ezustean topo egitean harengana bultzatu zuen oldar ezin eutsizkoa. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 212. orr.

Frankoen oldar kontrolaezina. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 227. orr.

Grinen oldar jarkiezina. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 18. orr.

Oldar erretolikatsu bat espero nuen, baina natural bezain gisatsu aritu zait. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 203. orr.

Burutapen ezberdinak etortzen zitzaizkion bata bestearen ondoren, eta haien oldar nekagarriak guztiz kezkaturik utzi zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 185. orr.

Ereinotz mendietan zehar haize zirimolek sakaturiko garra zabaltzen eta bere oldar handian dena irensten duenean bezala. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 403. orr.

Nor ere ahalegintzen baita, bere afektu hutsaren eraginez, besteek maita dezaten hark maite duena eta haren jitearen arabera bizi daitezen, hura oldar hutsez ari da eta, horregatik higuingarria da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 445. orr.

Edozelan ere, oldar biziz eraso zidan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 101. orr.

Oldar ezkutuko batek eramaten zuen nire adimena harengana, hala, batere neurri gaberik. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 63. orr.

Ama-alabak elkartu eta berehala, pozezko oldar bat izan zen hasieran, baina handik gutxira herrak eta etsaigoak hasi ziren azaleratzen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 332. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oldar giroa eutsiezina zen. Jon Maia   «Riomundo» - 70. orr.

Zakurretan oldar-grinak belaunez belaun irauten du. Boz lasaigarria zen, eztia ez nuke erranen, baina bai inolako oldar kutsurik gabea. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 72. orr.

Estuarioa hor egongo zela agudo atzera egiteko edozein saio mozteko, baldin eta, bitartean, moriskoen oldar-brigadek, inguratze-mugimendua eginez, ez bazituzten lehorreratzeko gabarrak hondatzen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 234. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1898an, ekaitz oldar ikusgarria Madrilen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 269. orr.

Horretan, zabaltzen da atea, den bezain zabal, eta sartzen da haurtzaroko lagun on haietako bat haize oldarra balitz bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 23. orr.

Haren izterrondoko zaina teinkatzen sumatzen duenean, gozamen eta irrika oldar bat sentitzen du bere barnean. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 41. orr.

Han, inork ikusten ez zuelakoan, negar bizian lehertu zen, begiak iturri; otoitz oldarrek bizkarra makurrarazten zioten, haize handi batek joa bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 300. orr.

Itxaropen-oldar bat, dena egiteko zegoelako sentipena, dena asmatzeko. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 63. orr.

Herabetasun oldar batek erasota, atzeratu egin nuen hari deitzeko unea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 323. orr.

Ez zen, bada, erabat zentzugabea garai hartan geure mugak ezagutzera bultzatzen gintuen gogo-oldar hura. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 78. orr.

Oroit da jadanik zimeldua daukan bizi-oldarraz. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 86. orr.

Alemanek Bastogne eta Anvers-i buruz egin kontra-oldarra irabazi bide zuten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 106. orr.

Borreroak aspaldian gainditu zuen hutsalkeriak lapurtzeko barne-oldar hori. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 74. orr.

5 oldarrean [73 agerraldi, 33 liburu eta 19 artikulutan] adlag ik oldarka.

1304ko ekainaren 10ean, sukaldari, tindatzaile, errementari, apaiz eta eskalezko samalda bat oldarrean sartu zen [...] Florentziako auzo noblera. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 86. orr.

Oldarrean sartuko dira hona, eta zuen etxeak erreko dituzte, zuen haurrak hilko. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 96. orr.

Arrapaladan irten zen ohetik Jonathan, eta oldarrean joan aterantz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 31. orr.

Bihurgune batean, moto bat zeiharka plantatu da eta murru bati kontra joan oldarrean. Herria   2004-09-09

Etsimendua lagun, oldarrean abiatu nintzen. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 35. orr.

Oldarrean eraso eginik, gotorlekuez jabetu ziren juduak. Elizen arteko biblia   2 M 10,17

Zenbait zakur ageri ziren hartz bati oldarrean ekinez. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 56. orr.

Euria egin du, errekastoak oldarrean datoz. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 232. orr.

Oldarrean zulatzen du tapiza ezpataz. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 148. orr.

Beroaldia oldarrean zabaldu zitzaion gorputzeko zoko-moko guztietara, eta sentsazio berri hark ahantzarazi egin zion arestiko higuina. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 318. orr.

Nun nahi bada zernahi makur, urak, ikaragarriko oldarrean, geriza-diga batzu ere gainditurik eta asko tokitan leher-arazirik... Herria   2003-12-11

Gero haizeak zergatik abiatzen eta geratzen diren azalduko dut eta nola oldarrean zena baretzen den, sumina ematutakoan. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 397. orr.

Joane Somarriba-k bururaino segituko ote du holako oldarrean? Herria  

6 oldarrez adlag oldarrean.

Beraz han abiatu nintzen, itsumustuan eta oldarrez, zer esan behar nion tutik ere jakin gabe. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 100. orr.

Alemaniar gudarostea indarrez eta oldarrez ari zen Frantzian sartzen. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 9. orr.

Baina, nor ere ahalegintzen baita besteak Arrazoiaren arabera gidatzen, hura ez da oldarrez ari, gizatasunez eta bihozberatasunez baizik, eta guztiz lasai dago bere buruarekin. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 447. orr.

Bi gizon horiek mundu honetan zuten eginkizunera zeharo grinatuta zeuden, eta hudoen irudira atsegin zuten albisterik ustekabekoenen zantzuaren atzetik oldarrez abiatzea. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 32. orr.

Medikuak, zorrotz aztertu ostean, oldarrez hondoratu zizkion erpuruak begi-globoen gaineko zulo estalietan, bere gorputzaren zama osoarekin indar eginez. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 179. orr.

Ideologiak zapalduriko joera, oldarrez ageri da ezustean. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 15. orr.

7 oldar batean

Oldar batean sartu nintzen egongela zabalean, tiro egiteko prest. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako oldar (3); oldar berean (5); oldar berri (20); oldar berri bat (11); oldar egileek (5); oldar egin (10); oldar egin zieten (4); oldar egite (27); oldar egiteak (7); oldar egiteko (3); oldar egiten (4); oldar gaitzean (15); oldar gaitzean hasi (3); oldar handian (5)

lehen oldarra (3)

oldarraren ostean (6)

oldarrean jo (4); oldarrean sartu (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus