Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

manamendu (orobat mandamendu eta mandamentu) 1 iz agindua; bereziki, Jainkoaren edo elizaren agintea.

Hausnar itzazu Jaunaren aginduak, erabili gogoan beti haren manamenduak. Elizen arteko biblia   Si 6,37

Kristauen Jainkoaren laugarren manamendua aipatu zion esaten ari zenaren frogagarri. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 58. orr.

Dekalogoko bosgarren manamenduaz. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 101. orr.

Errak zazpigarren manamendua. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 130. orr.

Hebrearren Ez duzu hilen manamenduaren erakaspenaz. Itxaro Borda   «Hiruko» - 124. orr.

Igandetan ez baitzen haizu lanean aritzea, Elizako manamenduek debekaturik, ez zen belarrik pikatzen egun horretan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 184. orr.

Malama sufismoaren manamenduetako bat da. Jon Alonso   «Euskal karma» - 132. orr.

Beharrik hor dira legeak edo manamenduak, erraiten ginuen lehen. Herria   2004-09-16

Eta artetan, paradoxalki eta aldiz, manamenduzko eskakizuna egiten digute zenbaitek, beren exigentzia gure aurrean ezarriz, honelaxe formulatzen duguna guk: [...]. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 41. orr.

2 ipar agintea.

Amerikanoek Amerikaren manamendu pean nahi lituzkete ONUko tropa hek baina ohore osoa ez utzi nahi heieri Frantzia eta beste batzuek, ez baitzuten ONU koek nahi ukan gerla hori baina Amerikarrek berek. Herria   2003-09-04

3 (pilotan)

Baigorriarrak, beren aldeko gazte ta zahar mundu batek akulaturik, manamenduan jarri dira, pilota indar gaitzean zirurikatuz Kurutcharryk, taulaz ala indarrean, gainez edo eskuin apal Etcheverryk: 7-2, 14-8, 18-13 eta 28-22. Hartuko ere du orduan manamendua biriatuarrak eta gaina ere bai, 39-35. Herria   2004-01-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hamar manamenduak (3); jainkoaren manamenduak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus