Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gatibualdi [21 agerraldi, 8 liburutan; Egungo testuen corpusean 67 agerraldi] 1 iz gatibutasuna; gatibu ematen den denbora.

Gero, bagoi estaligabetan kargaturik, gatibualdi berri baterantz eraman zituzten, Buchenwald-era eta Mauthausen-era. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 196. orr.

Babiloniako gatibualditik itzultzen eta beren arbasoen hiria zen Jerusalem inguruan garrantzi politikorik gabeko tenplu-estatua eraikitzen utzi zien. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 237. orr.

Judatik Nabukodonosorrek deserritutakoen babiloniar gatibualdian, sortzen ari zen erlijio nagusi batentzat inkubagailua izan zen hiriburua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 58. orr.

Avignongo aitasantuen babiloniar gatibualdi (1309tik 1377ra) deitu izan den horretan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 1. orr.

Gatibualdia eramangarriago egitearren. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 163. orr.

Bi urteko gatibualdian. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 212. orr.

2 irud

Lehenengo gatibualdia honetan datza: gizakia sorkariekiko maitakeriaz atxiloturik geratzen da [...], Egilea ahaztuz maitatzen ditugunean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus