Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partitura 1 iz musika-lan bat jotzeko edo kantatzeko behar diren noten eta beste ikurren adierazpen grafikoa. ik partizio 2; partitxela.

Atrilean, Schumannen Scènes d’enfants saileko partiturak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 62. orr.

Requiem-aren partitura eskatu zuen, gainbegiratzeko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 84. orr.

Berak nagikeria moduko baten aitzakia jarri zidan, partiturak idazteko orduan. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 59. orr.

Amonak partiturak irakurtzen erakusten zidan, solfeo-ariketak egiten, eta eskuetan batutarekin jotzen ninduen konpasa gora eta behera markatzean huts egiten banuen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 141. orr.

Arriagaren partiturak digitalizatu ditu Kultura Sailak. Berria - Harian   2006-01-28

Ordutako saioak etxean partitura berriak ikasten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 127. orr.

Zazpigarren konpasari buruzko xehetasun batzuk ematen dizkit andereñoak, baina partituraren orria pasatzen du. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 169. orr.

Antzoki zaharrean, okasio handietarako soineko beltzez jantzita, piano baten aurrean zutik, partituraren azken nota jo eta gero, denak txaloka balitu bezala. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 66. orr.

Bell jauna, lehen parte-hartzailea, prest zegoen bere partiturarekin, baina akonpainamendu-jolea ez zen mugitu. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 213. orr.

Tonu-aldaketa noiz iritsiko beldurrez egiten nuen piezan aurrera; artega, ez nintzen kontzentratzen partituran. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 9. orr.

Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 60. orr.

Donostiako Erviti musika dendara joaten hasi zen Gelatxo, partiturak erostera. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 34. orr.

Handik egun batzuetara, pakete bat jaso zuen, eta, paketean, bere liburuak eta partiturak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 162. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mahaitxo bat zegoen musika-tresnaren ondoan, eta soka beltz batez loturiko partitura-sorta hartu zuen bertatik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 212. orr.

Egin kontu horretan lan egiten zuela: partitura orriak dotore pasatzen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 37. orr.

· Piano-tapa emeki ferekatu zuen, onespenez, musika-partitura batzuk zutik jarri zituen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 132. orr.

3 irud/hed

Polita zen isiltasun administratiboaren erreferentzia hura: umorezko ukitu bat, bestela melodramaren ukitu larregizkoa zeukan partituran. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 15. orr.

Ahal bezain geldi, ohe arraboskariak sala ez nintzan, Edurnek ateratzen zituen soinuen pentagrama irakurri nuen nire belarrien partituran. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 294. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musika partitura (4)

musika partiturak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus