Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gatzgabe (Egungo testuen corpusean 102 agerraldi; orobat gazgabe Egungo testuen corpusean 3 agerraldi)1 izond gatzik ez duena.

Ipuin gatz-gabeak direla. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 146. orr.

Herri-ipuin gatz gabeak baztertu, bada, eta, ordainetan, fabula sasi klasiko bat kontatzen jartzen du bere seme Txomintxo. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 146. orr.

Akaso horregatik gogoratzen dut hain ondo igelaren kontu gatzgabe hura ipuin harrigarri bat bailitzan. Iban Zaldua   «Traizioak» - 84. orr.

Han deskribatzen diren pertsonaia eta egoera azalean gatzgabeei. Iban Zaldua   «Traizioak» - 152. orr.

Ez zitzaion batere gozoa gertatuko nirekikoak eta aitarekikoak egin beharra, baina erreakzio bortitzak eta behazuna lekuz kanpo zeuden haren portaeran, askotan gatzgabea zela emateraino. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 59. orr.

2 gatzgabeko izlag gatzgabea.

Artiko aldean dagoen Itsas Jelatuan, ibaietako ur gatzbakorik ezean, itsas hartako azpiko ur gatzduna igoko litzateke ur gainera. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 286. orr.

Une hartan berriro ere mintzatu zen bere ohiko hizketa molde gatzgabekoan: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 315. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus