Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oldartu, oldar(tu), oldartzen 1 da ad oldarrean abiatu; oldarrean eraso. (pertsonak)

Arranoaren antzera oldartzen da etsaia, hegoak zabalduz Moaben gainera. Elizen arteko biblia   Jr 48,40

Simon, orduan, bere gudarostea atera eta etsaien kontra oldartu zen. Elizen arteko biblia   1 M 10,82

Hari segika, trena hartzera korrika zihoazen ezin konta ahala alprojaren kontra oldartu nintzen. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 205. orr.

Pinturaren kontra oldartu zen, txakur lana zela esan zuen, zin egin zuen ez zuela pintzelik ukituko bere denbora guztian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 123. orr.

Siberiarantz oldartu da, kirgizen estepetarantz, eta han saiatu da, eta ez arrakastarik gabe, herri nomadak altxatzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 43. orr.

Berehala, niregana oldartu zen, eta zartako bat eman zion bandexari. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 418. orr.

Deabruak, esaneko, bueltatu eta buruzagiarenganantz oldartu ziren ahotik garrak jaurtikiz. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 49. orr.

Biengana oldartu zen, furfuriatsu, eta, zaldien antzera, ahoa bete bits. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 136. orr.

Ezpata jirabiratuz, demonioen artera oldartu zen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 178. orr.

Laster oldartu zen Ruche jauna bederatzigarren solairura eraman zuen igogailura. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 264. orr.

Telefonoak jo, eta hura hartzera oldartu zen Perrette. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 440. orr.

Bata bestearen besoetara oldartzen da. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 142. orr.

Une hartan bertan, hamabi bat zaldizkok bidera oldartu eta kibitka inguratu dute. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 365. orr.

Harryk Roni atzetik heldu zion jantzitik, Malfoyren gainera oldartu ez zedin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 228. orr.

Kontrako norabidean oldartu nintzen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 163. orr.

Amak deitu eta arrapaladan oldartu zen aita telebista gainera. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 222. orr.

Errebeldiaz oldartu edo ez, berdintsu da, Baroja bera eta bere pertsonaiak aurretiaz daude porrot egitera kondenatuak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 11. orr.

"Propio egin al duk!", oldartu zen orduan ereinotz adarra lurrera bota eta ukabila eskainiz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 69. orr.

2 (pertsonak, zaio adizkiekin)

Itsumustuan oldartu zitzaion Max. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 11. orr.

Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu zuten. Elizen arteko biblia   1 Sm 31,3

Biharamunean, eguna argitu aitzin, 3 000 espainol soldado oldartzen zauzkigu. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 95. orr.

Desesperoak ematen duen deliberamenduarekin oldartu omen zitzaidan emakumea. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 15. orr.

Itsasoa bezala oldartu zaizkio etsaiak. Elizen arteko biblia   Jr 51,42

-Bestenaz, zer? -oldartu zitzaion eiherazaina. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 49. orr.

-Zer diozu? -oldartu zaio Luis aurrena, eta hurrena Adela, Esther, Xavier... Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 278. orr.

Gainera oldartu nintzaion, bi besoez heltzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 104. orr.

Bost minutu ere ez ziren pasako gasaren errebisioa egitera etorri zen mutila gainera oldartu zitzaidanean. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 26. orr.

Haserre nendin nahi zuten haiek, irainka oldar nintzaien, ostiaka eta mahai-kolpe bortizka. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 124. orr.

Sirakusari oldartu zitzaioan Martzelo: itsasotik eta lehorretik, batera, egin beharra zegoan erasoa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 472. orr.

Lehorraldian dagoenak gogoan eduki beza Jainkoak bere izatezko indar hutsetan utzi nahi izan duela, etsaien astinaldiei eta tentaldiei oldar dakien. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 187. orr.

Jo eta oldar hakio herriren bati! Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 144. orr.

· Azkenean, agintariei oldartu, eta Holofernesen aurrean errenditzeko eskatu zieten, hobe zela hori egarriak hiltzea baino. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 148. orr.

Frantziako erregeren onespenaz armada Lapurdi aldean metatu nahi zuen lehenik eta handik Hondarribiari oldartu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 81. orr.

-Heretikoak guri oldartu? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 17. orr.

· 3 (du aditz gisa)

Gabeziak ez nau oldartzen dagoeneko. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 122. orr.

4 (animaliak)

Batzuetan, ordea, animalia ere oldartu egiten da, eta bezatu duena hiltzen du... Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 332. orr.

Lehoieme amorratuek gorputza betean noranahi saltatzen zuten, aurre egiten zietenen aurpegira oldartzen ziren edo ezustean atzetik harrapatzen zituzten. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 381. orr.

Zaldiak, brau, zutitu eta jendetzarengana oldartu ziren. Zakurrak lehenengo heldu, eta zaunka oldartu ziren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 96. orr.

Chinook izokina da beste izokinei oldartzen zaien bakarra. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 123. orr.

5 (bestelakoak)

Ekaitza bezala lehertu da Jaunaren haserrea, haize-erauntsia bezala oldartzen da, zurrunbiloka dabil errudunen buru gainean. Elizen arteko biblia   Jr 30,23

Ekaitzaren erauntsia ondoan oldartzen zaizunean. Itsasoa ere oldartu eta bertan lehertzen da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 469. orr.

Honela ibaia, euriteek uhertua, dikeen kontra indar izugarriz oldartzen da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 47. orr.

Etxolaren barnetik garrasi sakona oldartu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 24. orr.

Atea irekitzean, eguzki-argia oldartu zitzaion Jimmyren aurpegiari, halako kilima batzuk eragiten zizkiola. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 245. orr.

Loa oldartu zaizue eta gainera abaildu eguneko akidura. Xabier Montoia   «Elektrika» - 15. orr.

Neskak ez zuen ulertzen zergatik euskarazko ehortz-elizkizunetan, tristezia larriaren aztaparretan behera amiltzeko ordez, abesteko gutizia oldartzen zen herritarren bihotzetan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 155. orr.

Uholde bortitz baten antzera, nire atxiloketaren oroitzapenak oldartu zitzaizkidan, irudi segida izugarri batean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 166. orr.

Saltzaile andreen asmamena aske oldartzen zen, gertaerarik lazgarrienak amesten zituzten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 335. orr.

Euskal batasuna oldartu egin zen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 92. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Filmatzen ari zela, kameraren puntak nortasun sakonarekiko irekitzen zion lezeaz hormatua, Graxi oroitu zen Arbideko ezagun baten administrazioarekiko ohar oldartuaz: [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 316. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus