Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarkasmo 1 iz ironiazko edo burlazko esaera ankerra.

Ironia sarkasmotik bereizten duena ironiak objetuarekiko duen afektibitatea dela, sarkasmoak ez duena. Berria - Kultura   2004-12-04

Sarkasmoak ez bezala, ironiak izan dezake lotura afektiboa kritikatu nahi duenarekin. Berria - Kultura   2004-10-23

Aise erabiltzen nuen umorearen ezten maiz korrosiboa, anbulatorioko beste medikukideen aurrean, esate baterako, sarkasmoaren mugetaraino. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 112. orr.

Ez zen, pentsatuko duzun bezala, irakurle, salaketa zuzen erasokor bat izan, jokaera sotil bat baizik, gehiago ironiaren edo sarkasmoaren bidetik zihoana. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 192. orr.

Antonio Basagoitik «sarkasmotzat» jo zuen atzo Eudelen (Euskal Udalen Elkartea) mehatxatutako zinegotzien aldeko kanpaina abiatzeko asmoa. Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Askotan irudikatu nuen elkar ikusiko genuen momentua, eta aldizka gorrotoa, aldizka sarkasmoa eta gehienetan higuina ikusten nuen Hermannen alegiazko harrera haietan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 150. orr.

-Halabeharra -erantzuten zuen neskak, sarkasmoari helduta-. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 38. orr.

Bere buruari aitortze hutsa sarkasmo garbia izan arren, komediantearena izan zen agian zailena. Berria - Kultura   2004-11-07

Ez dakit zer jarrera hartu; ezin diot bere utzikeria, bere sarkasmoak eta bere gogortasuna aurpegiratu, baina ez dut uste horren guztiaren errua nik dudanik ere. Message?, mais quel message?, erantzuten du Baconek sarkasmoz beteta. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 151. orr.

2 sarkasmoz adlag ik sarkastikoki.

Bere garaiko eta gizarteko konbentzioei aurka egin zien, ironiaz eta sarkasmoz maiz, argitasun handiz beti. Berria - Kultura   2006-02-25

LUIS (sarkasmoz): hilekoa etorri zaidala uste dut. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 85. orr.

Gelditu egin zen apur batean Léa, eta berriz ekin gero, sarkasmoz -Norbaitek esana da: askatasuna da matematikaren muina! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 189. orr.

Baina orduantxe hasi zen "tira egiten dik, ezta?, gustuko daukak, ezta?" bezalako lelo temosoekin, noiz sarkasmoz, noiz erresuminez, besteak Idoiaren alde egiten zuen bakoitzean. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 146. orr.

-Gol-festa katedralean, beraz -gaineratu zuen Begoñak sarkasmoz, gorroto duelako futbola. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sarkasmo hutsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus