Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurezko izond neure kabuzkoa.

Luze gabe partidak bertatik bertara ikusteko irrika neurezko uzkurtasun eta lotsari nagusitu zitzaien. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 31. orr.

Neure barren-barrenean, neurezkoenean, oraindik bizirik jarraitzen zuen umetako amets zaharrak. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 47. orr.

Ez nintzen ausartzen, ez bakarrik herabetasun eta konfiantza falta hain neurezkoarengatik, baizik eta, orobat, Ritak oztopoak jartzen zizkielako harremanei, batek jakin zergatik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 56. orr.

Eta ez ei da zori hutsezko errore bat izan, baizik eta neure-neurezkoa omen dudan (--?) errore bat, neure lanbidea bezalakoxea, neure bizitza osoa bezalakoxea, bestalde. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 256. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus