Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nagusiarazi (orobat nausiarazi), nagusiaraz, nagusiarazten du ad nagusitzera behartu.

Nolabaiteko aukera irabazteko, bere ideiak nagusiarazteko, arerioak oinperatzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 45. orr.

Politika gizona ere izan zen, eta ez nola nahikoa: 1848 ko iraültzan, Errepublikaren alderdia nausiarazi züan Baionan, bortizkeriarik gabe. Herria   2003-11-27

Itzelak dira, gainera, zenbaiten depresioak Institutuetan eta Lizeoetan, nagusiarazitako irudi hori ez bezalakoegi ikusten baitute beren burua. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 9. orr.

Gure jokoa nagusiarazten badugu, ordainekoa emango diegu, han nahiko ongi irabazi baitziguten. Berria - Kirola   2004-04-17

Honek totalitarismoaren logika nagusiarazten du demokraziaren izenean. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus