Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partzial 1 izond zati bati dagokiona: ez osoa.

Lukreziorengan naturaren teoria ez da [...] jakintza partzial bat, zer politikoaren eta antropologikoaren aurrez, esaterako, jakintza oso bat baizik, non kosmogonia, zoologia, antropologia, metereologia, astronomia arlo partzial gisan sartzen diren. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 8. orr.

Diskurtsoaren ordenan, zer da identitatea, partziala edo osoa? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 163. orr.

Batasuna artikulazio hegemoniko beti partzial baten ondorio izan beharrean, osoa eta betikoa dela onartzen da horrela. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 96. orr.

Tenplu sakratuaren atalek ere, halaxe, osotasunaren dimentsio totalari egokituta egon behar dute erabat beren neurri partzialetan. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1490. orr.

Neurri partziala da, ez duelako arazoa osotasunean hartzen eta herritar asko kanpoan uzten dituelako. Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Estatutu Proposamenari egindako osoko zuzenketa eta zuzenketa partzial guztiak. Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Hilaren 20tik abenduaren 1era Estatutu politiko berriari aurkeztutako zuzenketa partzialak eztabaidatu eta bozkatuko dira. Berria - Euskal Herria   2004-10-15

EA ez da eskuzabala izan, eta araudiaren irakurketa alderdikoia eta partziala egin du. Berria - Harian   2005-06-08

Hasieran irrika hauek "partzialak" dira, iturburu bakanduei dagozkie (irrika orala, anala, falikoa, eta abar). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 118. orr.

Ikuspegi horiek guztiak, ordea, partzialak eta murriztaileak dira, eta ez diote berea ematen sindromearen konplexutasunari. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 92. orr.

Irudi batek eragin lezake gauza baten ilusioa, partziala bada ere, haren kopia zehatza izan gabe. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 98. orr.

Horretaz gainera, badira sinbolismo partzialak, koloreenak, adibidez, horretan eragina dutenak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 77. orr.

Besteak ihesaldiak ahultasuna erakusten zuela argudiatu zuen, irtenbide indibiduala zela, edo partziala gehienez. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 251. orr.

Era berean, garbiketa arloan emakume piloa lanaldi partzialean ari dira. Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Emakumeen enpleguak lanaldi partzialekoak eta gaizki ordaindutakoak dira. Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Herrialde horietan, azpigarapena [...] denbora partzialeko lanaren garrantzian eta jarduera-tasa apaletan islatzen da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 139. orr.

Koxka lantegiko beharginak lanuzte partzialak egiten hasiko dira heldu den astelehenean. Berria - Ekonomia   2004-05-06

Nik nahi nuen tokitik berrehun bat metrora utzi behar izan nuen autoa, hurrengo Plan Partzialak noiz irentsiko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 37. orr.

2 alderdikoia.

Berehala desestimatu zuen pentsamendu hori, guztiz partziala eta partidista zelako. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 41. orr.

Komeni da ama batek baino, izatez baitira amak partzialak, jende gehiagok entzutea ezkutuan solasaldia. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 143. orr.

Adierazi zuenez, ez du autodeterminazio eskubidea bermatzen, eta lurraldetasuna ikuspuntu «partzial» batetik jorratzen du. Berria - Euskal Herria   2004-06-17

· 3 (izen gisa, kiroletako emaitzetan)

0-5eko partziala egin zuten jokalari iruindarrek, eta 21-16 hurbildu ziren markagailuan. Berria - Kirola   2004-12-05

Hirugarrenean lortu zuen Arratek partida haustea, 5-0eko partziala lortuta (20-15). Berria - Kirola   2004-10-24

Sarritan pasa zaion moduan, azken laurdenean, 27-9ko partziala jasota, denboraldiko seigarren partida galdu zuen Bilbao Basketek (77-57). Berria - Kirola   2004-01-07

4-16ko partzialarekin leitzarrak artekariak isildu zituen (10-19). Berria - Kirola   2006-01-08

2-9 partzial bati esker zortzi puntura gerturatu zen Tau (49-41). Berria - Kirola   2006-03-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus