Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mandazain (orobat mandazai g.er. eta mandozain g.er.) 1 iz herriz herri mandoak eramatea lanbidetzat duena.

Astazainak, mandazainak, edo behialako zaldunak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 24. orr.

Bospasei olio-upel hartzen zituen mandagurdi bakoitzak, eta, kargatu ahala, mandazainak, zigorra airean astindurik, tokia uzten zion ondoren zetorren mandagurdi hutsari. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 81. orr.

Mandazainak, eguzkiak errerik, aurpegiak izerditan distiraz zituztela, kantari joaten ziren, olio edo ardo-zahagien gainean etzanda, eta mandoak ilaran joaten ziren, erdi lotan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 144. orr.

Romagnara zihoazen mandazain batzuk jaiki egin ziren, eguzkia irten zelakoan, atondu eta kargatu zituzten zamariak, eta bidez zihoazelarik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1090. orr.

Mandazaina zen, baina baita, noizean behin bederen, bidelapurra ere. Mandazain batek, ordea, erretiratu egiten ditu, bere mandoek edan zezaten. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 185. orr.

Burdin harria karreatzeko mandozain bakoitzak hiru mando ibiltzen zituen malda horri gora, gero Orbaizetako olara jausteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 65. orr.

Ikusi zuten mandazainek beren behorrei egiten zitzaien indar-jokoa eta makilak hartuta joan ziren eta makilaka eraso zioten. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Parador de la Cruz deitzen zen mandazain-ostatu batetik gertu. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 234. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus