Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurgailu 1 iz neurtzeko gailua. ik neurgarri.

Neurgailu bati elkarturiko zelula fotoelektriko txiki bat da esposimetroa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 90. orr.

Bazuen tartetxorik neurgailu berriak asmatzeko: mikrobarometroa moldatu zuen, baita plubiometro modelo itxuroso bat ere, besteak beste. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 33. orr.

Bostak inguruan beste lurrikara bat atzeman zuten neurgailuek, 3,1 gradukoa. Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Martxoaren 15ean Jaurlaritzaren neurgailuak 227 eta 228 mikrogramo sufre dioxido neurtu zituen metro kuboko, legeak ezarritako mugatik gertu. Berria - Euskal Herria   2006-03-30

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezkerraldera makurtu eta begiratu nionean erregai-neurgailuari, tankea zortziren bateraino beterik zela erakusten zuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 187. orr.

Abiadura neurgailuak, prest. Berria - Kirola   2004-06-06

Eguzkia zulatzen hasia zen argi-neurgailua zuhaitzen norabidean jarri zuenean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 183. orr.

Ke neurgailuen heina igo behar izan dute erretzaile baten keaz ez dadin martxan jarri. Berria - Harian   2005-11-04

Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 216. orr.

3 irud/hed

«Ziurgabetasuna» nagusi da, enpresaburuen irudiko, aldagai eta neurgailu ekonomikoek ez dutelako aurrera egiten. Berria - Ekonomia   2004-05-08

Ibex 35 neurgailuak %10 eta %15 bitarteko igoera izatea espero dute. Berria - Ekonomia   2004-03-19

Datua oso larritzat jotzen dute zientzialariek, apoak, igelak eta arrabioen familiako animaliak ingurumenaren kalitatearen neurgailuak direlako. Berria - Gaiak   2004-10-15

Egun onak eta txarrak bereizteko horixe baino neurgailu hoberik ez du bertsolariak. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 20. orr.

Isiltasuna infinitua baita, eta ez du onartzen, musikak bezala, zentzumenen neurgailurik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 292. orr.

Gazteekiko interes hori, beraz, izan daiteke neurgailu ona. Berria - Kultura   2004-02-11

Elur pilotetan bezala, hemen ere askotarikoak izan daitezke aldaerak, neurgailua non ezartzen dugun: hitzetako letrez eta silabez gain, esaldietako hitzen kopurua, paragrafoen lerroena, liburu atal bakoitzeko paragrafoena... Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neurgailua hutsean jartzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus