Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xut 1 adlag adkor zut. ik xutik.

Marik sentitu zituen bere gorputzeko ileak xut jartzen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 116. orr.

Nahikoa izan zen bere galtzontzilo zabaletan zakila xut jartzeko. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 20. orr.

Gogoa erne gordetzeko eta burua xut atxikitzeko. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 61. orr.

Nahi ala ez, beharriak xut nituela eta zainak airean, ari ziren ari denak, bakoitza bere aldian. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 39. orr.

Menperatuari izpiritu ahuldua ernatu zitzaion eta gorputz ukurtua xut jarri zitzaion, oldartuz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 52. orr.

Absidearen alboetan, urrezko zutabe batzuk zeuden sabaitik zintzilik, zutoin zilarrezkoak zeuden zoruan xut. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 126. orr.

Atleta bat, bizkarra xut, besoa tinko, eskua fermu ondoan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 213. orr.

Frango gazte zegoen, orratza bezain xut gazteenak seminarioan sartu berriak ziren. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 99. orr.

Burua xut ari naiz igerian, lepoa eta agian bizkar gaineko giharrak zurrun, gogor. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 164. orr.

Nola atxik burua xut, komuneko uretik edaten zuela erraitean. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 103. orr.

Ondoan, xut, zuhaitz bat, ez haatik gure haritz horietarik bat, bainan palmondo bat. Herria   2002-09-05

Patar gogor eta xut askotan gaindi, joanden igandean maratoi gisako lasterraldi gaitza egin da mendian, Zegamatik Aizkorrirat. Herria   2005-06-02

2 (hitz elkartuetan)

Asier buru-xut iragan da haien artean, aldi berean kasu emanez. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 22. orr.

· 3 izond

Harrigorri, orratz xuta, Autzaren zaindari leiala. Herria   2005-01-06

Lainoak ez zidan ikustera uzten zamariaren belarri xutetatik aise ere haratago. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 120. orr.

Beti nago eskaler xut eta ilun horietan ez ote den norbait izanen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 96. orr.

Estrenatu zen kapera berri bat, bidearen ezkerretatik, arbela teilatu xut batzuekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 112. orr.

Dotzena bat metra gorako arkaitz xut baten kaskoraino. Herria   2005-09-08

Aldaparen zati xutenari goiti abiatu aitzin, astoa askatu zuten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 100. orr.

Patar gogor eta xuta eta iduriz aski luzea. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 27. orr.

Gida liburuak seinalatu didan burdin haria hor dut, patar xut harritsuan abiatu orduko. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 45. orr.

Haran hertsi batean gara; bi aldetatik mendixka batzuk, xutak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 110. orr.

Teilatuak xut xutak dira, elurrak jautsarazteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 190. orr.

Ohartu da lanak ukanen dituela, eskalerak xutak baitira. Herria   2005-08-11

Kasik oren baten bidea landaz landa edo baratzez baratze, mailaka mailaka, patarra hain zen xuta. Herria   2001-03-01

Gain-behera biziki xuta da. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 150. orr.

Gizon xuta zen, baina ez nuen haren fede bortitza jasaten. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 110. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Lehen urratsak beraz, bizkarreko kargak, eta patarraren xutak izter eta zangoen giharrak gogortzen dizkidatelarik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 24. orr.

5 xut-xuta adlag

Gillotina plaza erdian zegoen, xut-xuta. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 284. orr.

Gizona xut xuta zabilan, gazte denboran bezala. Herria   2001-06-28

Etxe tarro beltzak, arbelez estaliak eta teilatu punttetan harri motz meheak xut xuta daudela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 225. orr.

Erreposki, urratsez urrats, xut-xuta, lumadun xapel zabal bat buruan, iguzki-paisol bat eskuan. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beharriak xut (6); beharriak xut egoitea (3); burua xut (12); burua xut atxikitzeko (3); patar xut (6

xut atxikitzeko (3); xut egoitea (3); xut xuta (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus