Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaubeila (Egungo testuen corpusean 316 agerraldi; orobat gau(-)beila Egungo testuen corpusean 251 agerraldi) 1 iz beila.

Ez dezagun aurtengo Bazko gau-beila huts-egin. Herria   2004-03-18

Ortzegun aratsean, Martxoaren 17an, izanen da Penitentzietako gau beila Kanbon aratseko 8 orenetan. Herria   2005-03-17

Ortzegun Sainduz, aratseko 7.30 etan meza eta Adorazioneko gau beila. Herria   2003-04-17

Gaubeila, gazteak nahi ez badu ere, mugimendu peronistaren konspirazio-gune bihurtuko da. Berria - Kultura   2004-08-25

Irudi zuen gau-beilaren segida zela edo meza beltzaren pare, nik dakita zer... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 185. orr.

Usoen etengabe lehiatze horrek gau-beila luzeen osteko amesgaiztoa gogorarazten dio. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 169. orr.

Aspaldiko urteetan gailendua dagoen ohiturari jarraikiz, gaubelan gelditzen ziren bakanak ordu bata inguru horretan euren etxeetara ostendu zirenean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 114. orr.

Orain arte Gau Beila horiek, antzerki, kantu, bertso eta ixtorio kondalariekin iragaiten baldin baziren, aurten kantaldi on baten eskaintzea hautatu dute antolatzaileek. Herria   2002-10-17

Larunbatean, Donazaharren, ibilaldia Santiagorateko beilak gogoan, eta gau-beila euskal kantuekin. Herria   2003-07-17

Joan den azaroaren 10an iragan den gau beila, xoragarria izan da, hain kalitate haundiko ikusgarria eskaini baitute bai bertsulari, kantari eta ixtorio kondatzaileek. Herria   2003-11-27

Afal ondoan, egun guziz, gau-beila gisako zerbait izanen da (dantza, kantu, mus lehiaketa eta beste). Herria   2003-07-03

Euskal Preso Politikoen eta haien familien izaite mingarria aipatua izanen da "presoekin elkartasunez" deitu gogoeta, otoitz eta kantuz osatuko den gau beilan, apirilaren 2 an aratsaldeko 7.30 etan Larresoroko elizan. Herria   2003-04-03

2 gaubeila egin

Eta hala, lehia apal horretan, negar-malko ugariz eta arimaren kontsolazio handiz, goizaldera arte egon ziren gaubeila egiten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 961. orr.

Txopako gazteluan gaubeila egiten nuen artean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 179. orr.

Harekin batera gaubeila egiteko sekulako jendetza bildu zen, festa giroan. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaubeila (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus