Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurgaitz izond neurtzen zaila dena, ia neurtezina.

Aldeko, aurkako edo erdibideko, denek onartuko dute aho batez bertsoa gauza subjetiboa dela, neurgaitza onenera; neurtezina ia beti. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 169. orr.

Jainkoak daki zer kopuru neurgaitzeraino ez zen haziko dirutza eder hura infernuko piztia tartean sartu izan ez balitz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 344. orr.

Denbora puska neurgaitz batez, munduaren atzemaile abstraktutzat jo nuen neure burua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 75. orr.

Gure belaunaldiak galera neurgaitzak ikusi ditu: kristautasuna moralismo motz bihurtu zitzaigunekoa; utopia sozialistak kapitalismo hutsak garaitu zituenekoa; nazionalismoak Aranaren kultua eta terrorismoaren suzko bataioa jasan zuenekoa. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 136. orr.

Liburuen nolakotasun espazialak ez bezalako betelan neurgaitz eta barreiatuagoa betetzen dute oihartzunek espazioan. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 29. orr.

Eta Mireiak ez zuen fisikaririk nahi, ez zuen bere lanaz hitz egin nahi, bere poz neurgaitzaz baizik. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus