Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurgarri 1 izond neur daitekeena.

Berdin lantzen ditu bai lerro zuzen neurgarriak eta haien artean neurtezinak direnak, bai horiei dagozkien azalera karratuak edo laukizuzenak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 161. orr.

Denbora eta espazio neurgarriak baino haratagoko eremu batean dago gure baitako irudimenaren esparru misteriotsu hori. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 15. orr.

Adierazleak "hedadura bat irudikatzen du eta hedadura hori dimentsio bakar batean da neurgarria". Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 9. orr.

Diru laguntzak aurrekontuetan nabarmen igotzeko eta horiek banatzeko irizpide zehatz eta neurgarriak erabiltzeko. Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Prebentzioak, hitz bitan, ebidentzia zientifikoan oinarritutako egoera gertagarri eta neurgarri ezkorrez dihardu. Berria - Gaiak   2004-11-11

Arrazoi nork duen zehazteko hainbat elementu objektibo daude, eta gehienetan neurgarriak dira. Berria - Euskal Herria   2004-12-16

· 2 iz neurtzeko sistema. ik neurgailu.

Hortaz, ez da erabiliko Gipuzkoako Txapelketan darabilten neurgarri bera; hartan, ebakeraren kalitatea ere neurtzen baitute. Berria - Kirola   2004-06-25

Nihilista izan daiteke hitz egokia, bai, ez bainintzen biziki abertzalea (euskarazko eskoletara ez apuntatzea, horren erakusgarri), ezta ikaragarri ezkertiarra ere; kokaera politikoa erabakitzeko neurgarri klasiko horietan moderatu samarra nintzen beraz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 91. orr.

· Idazlearen memoria munduaren neurgarri, gainerako idazlanak ulertzeko giltza. Berria - Kultura   2004-10-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus