Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partzuergo (orobat partxuergo g.er.) 1 iz interes berak dituzten enpresen edo erakundeen elkartea, egitasmo edo jarduera batean elkarrekin parte hartzeko.

Ondoren partzuergo eta industria erraldoien eskuetan geratu zen ikerkuntza. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 46. orr.

EADS aeroespazioko partzuergoak du Airbusen akzioen %80, eta BAE Systemsek %20. Berria - Ekonomia   2006-01-18

Abiadura handiko 75 tren egiteko bi adjudikazio eta haien mantentze lanen kontratua lortu du Beasaingo CAFek eta Alstom konpainia frantziarrak osatutako partzuergoak Espainiako Renferekin. Berria - Ekonomia   2004-02-25

Proiektua Pacific LGN partzuergoaren esku dago Repsol-YPF, Bristish Gas eta Panamerican Gas konpainiek osatzen dute partzuergoa. Berria - Mundua   2004-05-28

CAF-Siemens partzuergoak irabazitakoa guztira 260 milioi euroko kontratua da trenak egin eta sei urtez haien mantentze lanak ere egiteko. Berria - Ekonomia   2006-01-11

Beste %80 EADS European Aeronautic Defence and Space Company partzuergo europarrak du. Berria - Harian   2005-01-19

Victor Moreno, suhiltzaileen partzuergoko bozeramaleak gorpuaren egoera ez dela ona azpimarratu zuen. Berria - Ekonomia   2004-05-18

Iztuetak Haurreskolak Partzuergoko zentroetan izena emateko epe berri bat iragarri zuen atzo: maiatzaren 17tik 28ra. Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Euskal Euro Hiria deitu egitura horretan hegoaldetik barne dira: Gipuzkoako diputazioa eta Bidasoa/Txingudi Partzuergoa (Hendaia/Hondarribi/Irun); eta Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoa. Herria   2005-04-28

Udalek, diputazioek, Eusko Jaurlaritzak, mankomunitateek nahiz partzuergoek izaten dute zerikusia. Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Giza Genomaren Partzuergo Publikoak giza genomaren zirriborro berritua aurkeztu zuen. Berria - Gaiak   2004-12-18

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordurako seme-alabok geure gain bizi ginen, bakoitza bere gisara, eta aitari erretiro ederra geratu zitzaion Ur Partzuergotik, BBK-ko pentsio plana kontatu gabe. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 125. orr.

Joan den urtarrilean Bilboko Ur Partzuergoak azpikontratatutako enpresetako 280 langilek greba mugagabea abiatu zuten. Berria - Ekonomia   2004-06-02

Errusiako Gazprom gas partzuergoari abal bat emateko prest egon zen bere gobernua, agintea utzi baino aste batzuk lehenago. Berria - Mundua   2006-04-04

Bizkaiko Garraio Partzuergoak egin dituen kalkuluen arabera, asko gutxituko da metrora sartzeko denbora. Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 7,5 milioi euro emango ditu Nafarroan eta Errioxan. Berria - Euskal Herria   2004-09-21

ITP delakoak Gamesa eta SENERekin batera industriagintza militarraren esparruan euskal enpresa partzuergorik garrantzitsuena osatzen du etekin ikaragarriak lortzen ditu munduan zehar sufrimendua, heriotza eta sarraskia sortzeagatik. Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Neurri honek giza eskubideak larri urratzen dituela salatu dute Amnesty International (AI), Mugarik Gabeko Medikuak eta Italiako Elkartasun Partzuergoak (CIS). Berria - Mundua   2004-10-05

3 partaidetza.

Bakoitzak banaka lurra edukitzea, ez partzuergoan. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 269. orr.

Anaia Josuren eskuzabaltasunak partzuergoan utzitako etxeko komunaz jabetu eta bainuontzia ur hotzez bete ondoan, [...]. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 219. orr.

Espainian teilapea, lan-kontratua, ordenamendu nazionalaren onarpena, "integrazioa", galdatzen dio, h[au] d[a], nolabait partzuergo etnikoa, tribukoa izatea. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 11. orr.

Arrakasta bekatu bat da, atentatu bat da... jendeen elkarrekikotasunarentzat, erkidetasunarentzat, partzuergoarentzat, komunitatearentzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus