Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xutitu, xuti(tu), xutitzen 1 da ad adkor zutitu.

Kattalinek ordulariari so egiten dio eta harriturik, xutitzen da. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 51. orr.

Tanpez zure gibelean jarriak dauden jendeak xutitu dira. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 305. orr.

Xutitzen naiz, anartean doi bat gogortua nintzelarik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 104. orr.

Xutitu eta ateratzera noa baina zaintzaleak pasaia hesten dit. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 38. orr.

Behatzaile guziek jar lekuetan xutiturik agurtu dituzte zelai gainean beren izerdia gogotik eman duten mutilak. Herria   2003-01-09

Mahaitik xutitu nintzen, eta kanporat joan alegia eta deusez. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 34. orr.

Hauek sakreka xutitu ziren, soinekoak xukatzen zituztela. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 38. orr.

Lagun dezatela, guk ere parte hartuz, bizi mailean eta osasun mailean ere, berriz xutitzera doan herri pobre hori. Herria   2004-04-15

· 2 du ad

Ez baitzuten merezimendurik gabe xutitu trinket hori herriko arduradun suhar batzuek herritarrentzat. Herria   2004-09-02

Plazarat eremaiten dute zuhaitz edo arbola bat han xutitzeko eta han dituzte egiten beren rock kontzertu, karta joko eta guziak. Herria   2001-07-05

Ez batek ez besteak ez dute orai gobernamendu iraunkor baten xutitzeko ahalik. Herria   2005-09-22

Azkenean gobernu bat xutitzen ahalko dute eta ez dituzte laneko gaiak eskas. Herria   2004-07-22

Irakian munduko batasun haundi bat xutitzera entseatu zen George Bush amerikanoa duela bi urte pasa. Herria   2005-03-24

Geroztik beti bidean da Irakia berri baten xutitzeko lehia eta xedea. Herria   2003-07-03

Kony horrek nahi luke Kanpalan gobernu bat ezarri, jainkotiarra berak dionaz eta hamar manamenduen legea xutitu nahi duena, Liburu sainduetarik ateraia. Herria   2005-01-06

3 (era burutua izenondo gisa)

Nitan dagoen abere xutituak baitaki sortzez eta jitez mugimenduaren berri. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus