Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurketa 1 iz neurtzea.

Izenak berak adierazten duen moduan, triangeluen neurketa da trigonometria. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 71. orr.

Likintasun, azaleko tentsio, errotazio-ahalmen eta halakoen neurketa sinpleak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 79. orr.

Utilitarismoa aztertu dugunean, aipatu ditugu ondorioen neurketak sortzen dituen zailtasunak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 206. orr.

Urteak pasatu ditu zeru-lurren neurketetan Antoine d'Abbadie d'Arrast jakintsunak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 32. orr.

Han, dakizunez, dena neurtzen da, nahiz nik ez dakidan zenbaterainoko zorroztasuna duten neurketa hauek. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 97. orr.

Ekoizpen-jardueren erregionalizazioaren neurketa egoki batek kontuan hartu behar ditu, nazioarteko zuzeneko inbertsioen fluxuak ez ezik, enpresa multinazionalen beren barne-merkatuen gaineko jarduerak ere. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 82. orr.

Neurketen datuak hamar minutuz behin lortzen dira. Berria - Gaiak   2004-01-23

Era berean, aberastasunen azterketari kontrajartzen zaizkio, zeinu kualitatiboen ikerketa neurketazko zeinu kuantitatiboei kontrajartzen zaien bezala. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neurketa akats bat [...] ere egin dut. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 246. orr.

Hona hemen aldarearen neurriak, orain arteko neurketa-unitate berberaz hartuak. Elizen arteko biblia   Ez 43,13

Neurketa-unitate gisa eremu produktiboa erabiltzen duen lanabes horrek potentzialtasun handia du iraunkortasuneranzko bidean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 67. orr.

-Non da Hermione? -galdetu zion Harryk, neurketa-zinta hartu eta bere idazlana zabalduz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 127. orr.

Gure zentzumenak neurketa-tresna dira, eta sentsazioaren bidez jasotzen dute kanpoko mundua guretzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

Neuropsikologoak neurketa testak deitzen ditugunak erabiltzen ditu, kaltea zenbatekoa den jakiteko, eta horiek erabat objektiboak dira. Berria - Gaiak   2004-10-29

Teknika berriei esker, gauden espazioaren soinu mapa bat egin dezakegu, baina neurketa sistema batek sortutako irudi bat izango da. Berria - Kultura   2004-06-23

Bildutakoa neurketa estaziora bideratzen da, eta han konposizioa, tenperatura, presioa eta emaria neurtzen dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Egia esan, zerrendak askoz ere aberatsagoak dira, neurketa era askotan egiten baita: ez bakarrik hoberenak orotara. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 171. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aztertu eta konparatu zituzten bi besoak eta indar-neurketa bat egitea erabaki zuten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 139. orr.

Bada tradiziozko lotura bat giza adimenek egiten duten denbora-neurketaren eta erlijioak giza arimetan zertzen duen eraginaren artean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 72. orr.

Lur-neurketaren lan arruntetatik. liburuak indarka ari baitziren beren artean, borroka-neurketa sutsuetan elkarri haginka eta erasoka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 47. orr.

4 norgehiagoka, lehiaketa.

Ostegunean UEFA Koparen finalerdiko itzulerako neurketa jokatu behar duela Valentziaren aurka. Berria - Kirola   2004-05-02

Espainiako Ligan sei neurketa jokatu dituzu. Berria - Kirola   2004-01-23

Ez ditugu beste lehiaketetan adina erakartzen duten neurketak jokatuko, baina aurrera egiten jakin behar dugu. Berria - Kirola   2004-11-18

Final-laurdenetako hirugarren neurketa galdu du, eta gaur nahitaez irabazi behar du, sasoiari agur esan nahi ez badio. Berria - Kirola   2004-03-20

Azken neurketa irabazi arren ezin gara lasaitu. Berria - Kirola   2004-11-18

Taldeko jokalariek eta entrenatzaileak berak aitortu dute «iluisioz gainezka» jokatuko dutela gaurko Trabzonsporren aurkako neurketa. Berria - Kirola   2004-09-16

Uztaritzeko [bertso] neurketa gain gainetik gustatu zaiku. Herria   2005-11-03

5 neurketa/neurketak egin

Talesek neurketa egin zuen unean, hau zen egoera: [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 51. orr.

Ciesek urtean bi neurketa egiten ditu. Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Punta-puntako teknologia baliatuz, NASAko ikertzaileek hainbat neurketa egingo dituzte egunotan, eta horiek klima aldaketa zerk eragiten duen jakiteko argigarri izango diren ustea dute zientzialariek Estazio meteorologiko horiek etxola antzeko batzuk dira non neurketak egiten diren. Berria - Gaiak   2004-01-29

Luizia izandako lekutik metro batzuetara dorre meteorologikoek neurketak egiten dituzte momentu oro. Berria - Harian   2005-12-21

· -Xuxen egin zituen neurketak. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 63. orr.

British Museumak erosten zituen, hiru libra esterlina ordaintzen zen burezur bakoitzeko, neurketa antropologikoak egiteko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 428. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus