Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasa2
1 adlag (kopuruekin) baino gehiago. ik pasatxo; pasaxe.

Azkenean beraz, libratu dutuzte Christian Chesnot eta Georges Malbrunot bi frantses berriketariak, lau hilabete pasa bahituak atxikirik Irakian. Herria   2004-12-30

Lau ehun urte pasa iraun du, 1820-a arte. Herria   2001-07-05

Frantziako iraultzaz geroztik, bi mende pasa, lehen aldia da apez-formakuntza-lekurik gabe girela Baionako eliz-barrutian. Herria   2005-05-19

Gregorio Marañonetik Carabanchel ospitalera eraman ninduten eta hilabete pasa egin nuen ohetik jaikitzeko gauza ez nintzela Ohartu ginen bazela metra bat pasa goratasuneko murru bat, errondan altxatua. Jokin Urain   «Errotarria» - 38. orr.

Zazpi milioi euro pasa banatu ditu departamenduko batzorde iraunkorrak urri hastapeneko bilkuran. Herria   2004-10-14

Hasten da orduan 1914-eko gerla, lau urte pasa iraunen duena, sekulako desmasiak eginez erresuma guzietan. Herria   2004-07-05

Aurten jaz baino diru gehiago bildua izan da, 98 miliun euro pasa. Herria   2004-12-09

Oren bat eta hamar pasa partidak. Herria   2005-02-10

Peñak ere badira, hirurogei bat pasa, eta haien artean erdia baino gehiagok izena euskalduna dute. Herria   2003-08-07

2 iz (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) ik pasada.

Baina ulertzen nekezena zoriontsuaren heriotza da, bizi-pasaren azkena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 130. orr.

Nahiz eta edozein gizatalderi nonbaitetik etorri behar zaizkion aurrekariak, pentsatzekoa da Donostiak ere, gizarte orok bezala, izan dituela historian zehar festari, atsegin-pasari eta atsedenaldiari eskainitako tarteak. bere senarra idazkariorde zen garaia gogoratzen zuen, familia osoa uda pasa Donibane Lohitzunera joaten zenekoa. Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

3 jo eta pasa ik jo 43.
4 orri-pasa ik orri 12.
5 pasa egin

Hamaika mila plaza pasa eginak gaude gaudeneko, denboraren probaleku berrizahartuan, galtzaileen arteko dema alferrikakoan. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 75. orr.

Bigarrenez ere pasa egin zuen, ezker paretara aterata hori, eta Irujori besoak altxarazi zikion; ligaxkako lehenengo puntua Iberora joan da. Berria - Kirola   2004-04-25

Sacyr, Gamesa, Indra eta Sogecablek %2na pasa egin zuten gora, baina Santander (%0,91) eta Edurnezuri (%0,75) erraldoiak izan ziren noski igoeren eragile nagusiak. Berria - Ekonomia   2006-03-14

Urria, usoek beren pasa egiteko aukeratzen duten hilea, batzuen ustez urritasunarekin lotua. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 40. orr.

Gainera, denbora guzti horretan, bere bide bera egiten ari den jendearekin topatuko da, atzetik etorri eta pasa egiten duten bikote gazteekin edo bidearen ertzean atsedena hartzen ari den familiaren batekin Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 48. orr.

6 pasa eta pasa egin

Eskuak pasa eta pasa egin ditu aurpegitik, krema ondo zabaltze aldera. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 33. orr.

Jon supazter ondoko horma zatia ukitzen hasi da, harrietatik eskua pasa eta pasa eginez. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 135. orr.

Orain, berriz, gero eta gehiagotan jartzen da telebistaren aurrean, kate batetik bestera pasa eta pasa egiten, zaping zoroan. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 43. orr.

7 pasa-pasa eginda erabat pasatuta.

Natxo atzera makurtu eta laguna iratzartzen saiatu da, nahiz eta, egia esan, pasa-pasa eginda ikusi, amnistiaren aldeko pankarta baino kolgatuago. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 17. orr.

-Yolo Hendrixtownera etortzen hasi zenean, pasa-pasa eginda ibiltzen zen, izugarri! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 215. orr.

8 pasako adlag

Gainontzeko ia guztia %1na pasako galerak izan ziren (SCH, BBVA eta Edurnezuri), Moviles ipotxaren kasuan %2 pasakoak izan zirelarik. Berria - Ekonomia   2004-01-27

Markatik pasakoa da kiratsa. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 69. orr.

Larritik pasakoa, informazio mozkorraldi honetan, besteek emango ez dutena emateko lasterketa ero horretan, ez direlako kazetaritzaren oinarrizko arauak errespetatu, morboa gailendu zaigulako, oka egiterainoko informazioa eman delako. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 57. orr.

9 pasatsu ik pasatsu.
10 pasatxo ik pasatxo.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus