Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasada (55 agerraldi, 36 liburu eta 10 artikulutan; orobat pasara 30 agerraldi, 14 liburu eta 10 artikulutan, eta paxara g.er.) 1 iz pasaldia.

Garbigailuan sartu nituen denak; gero konturatu nintzen nire kamixeta hartan ere bazela tantoren bat, eta eskuz eman nion pasada bat harrikoan, ri-rau. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 152. orr.

Lan handiena goizez egiten dugu, nik edo gure neskame Mariluzek: aita altxatu, garbitu, etxeko pasada egin, bazkaria eman... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 132. orr.

Barran geratu baino lehen, pasada azkarra egin zuen kafetegitik, baina ez zuen inor ezagunik aurkitu. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 131. orr.

Beti horixe gustatzen zaigu: afaldu eta pixka bat mahaian egon, kontu batzuk esanez; eguneko pasada egin eta ohera joatea. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Hara heldu nintzenean, jostailua alura hurbildu nuen "pipitatxoa" (hala deitzea gustatzen zait nire klitorisari) xerkatuz, hau pottolo eta gorri jarri zitzaidan lehenengo pasadan. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 101. orr.

ik beherago 5. 5088

Gehiago oraindik kamioien pasara handitzen denean. Berria - Euskal Herria   2006-02-24

2 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Erromatar honek ere bere diruaren kezka zuen, are kezka handiagoa Beshirrek baino, eta ez zuen asmorik lan-pasada nardagarri hura debalde jasateko. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 188. orr.

Aita Tontonek ama Gabyri: "ohe-pasara bakoitzean umegorri bat egiten didan". Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 258. orr.

Afari eder bat eta larru-paxara bat putetxean. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 164. orr.

Laurogeitaka urte (eta gehiago, segurutik) iraun dezakeen bizi-pasaren ondoren, zer egiten du zoriontsuak? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 130. orr.

Heldulekutik hartu zuen, zapiari tutu eginez larakoak garbitu zituen, ama batek umearen belarri eta sudur zuloak garbitzen dituen bezala; gero garbi pasada bat egin zuen aurrealdean, beste pasada berdina atzealdean eta atsedenik hartu gabe, heldulekutik askatu gabe, igurtzialdi bat aurrealdetik eta beste bat atzeralditik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 57. orr.

Garbitu pasada eman zion aurpegiari eta jantzi, alkatearentzat lan egiten zuenetan bezala, galtzak gorri eta atorra berde, edota atorra gorri eta galtzak berde. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 181. orr.

Bertara heldu, eta barra aldeko aurpegi gorrituei ikusi-pasara azkarra eman die. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 7. orr.

Behar du Dylanek lasaialdi bat, sendatu-pasara bat, eta Yoloren aitari ongi etorriko zaio konpainia, laguntza. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 143. orr.

Artikuluak irakurketa norabide bakarra du, taldekako suizidioez ohartarazi nahi da, eta gain pasadaz irakurriz gero, hor duzu heriotzen arduraduna ere: sarea. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 202. orr.

3 adkor logikoa edo normala dena gainditzen duen gauza.

Ez duk igual, batzuetan ez nauk kontrolatzen, baina pasada bat iruditu zaidak hik esandakoa... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 296. orr.

Atzokoa, beharbada, pasada bat izan zen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 155. orr.

Horrelakorik berriro ez, pasada gehiagorik ez. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 161. orr.

Ikuspegi izugarri polita zegoen: eguzkia sartzen, eta Baltoroko bailara osoan haren itzala proiektatzen; pasada bat. Berria - Kirola   2004-08-03

-Pasada bat, Mikel. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 158. orr.

4 jipoialdia.

Autoa arakatzean, paperak aurkitu zizkioten eta pasada ederra eman zioten. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 185. orr.

Banekien Marrok, han harrapatuz gero, pasada on bat emango zidala, onenean; izan ere, ziur nengoen Marro gauza zela norbait aienarazteko, gehiago ez agertzeko moduan; halako irudi beltza genuen auzoko haurrok pertsonaia beldurgarri hartaz. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 17. orr.

-Sekulako pasara eman diet -esan zidan, aurpegia gorri-gorri eta artean arnasestuka. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 169. orr.

Etxeko nagusiak, badaezpada ere, berriro itzultzeko gogoak gorputzetik kentzeko izugarrizko pasada eman zion. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 247. orr.

-Tropikoak [...] pasada ederra ematen omen ziok gorputzari. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 87. orr.

Valentziak asteazkenean Kopan hartutako pasada mesedegarria izan daiteke. Berria - Kirola   2004-01-25

5 pasadan adlag bidez, iragaitzaz.

Han pasadan zen moja batek, nire biraoa entzunda, nigatik errezatuko duela agindu dit. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 136. orr.

Handik pasadan zen eskeko batek gertatukoa ikusirik, arriskuak arrisku ibaira jauzi egin eta haurra salbatu zuen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 72. orr.

Pasadan ohartu zen gizonaren ilajean xerlo horiak bazeudela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 161. orr.

Zergatik ditut horrelako pentsamenduak, pasadan bada ere? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 116. orr.

Gainera, pasadan bururatu zitzaion etorkizunerako onuragarri suerta zekiokeela gezurra. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 183. orr.

Ia ezer jan gabe nengoen azken hogei orduetan, baina aitak pasadan bezala aipatutako beste atentatuak jateko gogoa kendu zidan derrepentean. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 144. orr.

6 pasadaz adlag pasadan.

Behin baino ez diat ikusi, eta pasadaz. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pasada bat (9); pasada ederra (3); pasada eman (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus