Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaurkotasun iz gaurkoa denaren nolakotasuna.

Musikak beti izango du gaurkotasuna. Berria - Kultura   2004-08-11

Gaurkotasun handiko auzi bat asmatu, adibidez “zure ustez txakurren kakak jabeak garbitu behar ditu?”. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 13. orr.

Iritzi zuzen eta zentzuzkoak agertu zituen bertan, eta badute guretako ere bete-beteko gaurkotasuna. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 94. orr.

Sedukzioaren gaia Moisesen denbora baino lehenagokoa zela esan nion, baina gaurkotasunik galdu ez duena, gai eternoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 142. orr.

Subkultura berezi horren lilura ezkutuaz, melodramaren gaurkotasunaz konbentzitu nahi zintudan. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 23. orr.

Gizona denboran bizi da, jarraipenean, eta animalia magiko hura, berriz, gaurkotasunean, instantearen betikotasunean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 106. orr.

Gaurkotasuneko gertakizunen protagonistak. Berria - Kultura   2004-10-03

Gaurkotasunezko gaiei segida ematen diegu eta ondo lantzen saiatzen gara. Berria - Euskal Herria   2004-01-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaurkotasun (4); eta gaurkotasuna (7); gaurkotasun handia (3); gaurkotasun handiko (13); gaurkotasun handiko gaia (4); gaurkotasuna duen (3); gaurkotasuna galdu (5); gaurkotasunik galdu (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus