Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

olerkigintza [21 agerraldi, 5 liburu eta 12 artikulutan] iz olerkari batek, eskola edo talde batek olerkiak egiteko duen era berezia; olertia jardun gisa hartua. ik poemagintza.

Aldagai horiek mende hartzen ditu bertso lerroen bereizketak, eta horrek bidea zabaldu die akrostikoei zeinahi hizkuntzatako olerkigintzan. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 125. orr.

Hastapenean, literatura italiarra izan genuen eredu, batez ere, olerkigintzan. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 325. orr.

Arrese Beitiaren arrakasta, haren olerkigintzaren kalitateari baino gehiago zor zaio sortu zeneko momentuari. Berria - Kultura   2006-01-15

Aratsaldeko 2.30etan, Agurtzane Ortiz-en mintzaldia Manex Edozaintzi Etxart-en olerkigintzaz. Herria   2004-11-04

«Olerkigintza modakoa omen zenari, poesia existentzial-sozialari» ireki zizkion ateak, Gabriel Arestiren Harri eta herri-ren irakurketak akuilatuta. Berria - Harian   2005-12-06

Arte Plastikoak izeneko sailak pintura, eskultura nahiz argazkigintza hartuko ditu; Literatura arloan, aldiz, narratiba, olerkigintza, ipuina nahiz saiakera diziplinek parte hartuko dute. Berria - Kultura   2004-02-05

Estepan Urkiaga -Lauaxeta-, abertzale gazteen lorerik loratuena olerkigintzan, surik sutuena mitinetan, idazlaririk trebeena izparringietan. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 88. orr.

Salman Rushdie «ile zuriak erakargarritasun seinale izatetik zahartzaroaren oinaze izatera igarotzen diren tarte arriskutsu horretan aurkitzen den olerkigintzako sex-symbola». Berria - Kultura   2004-12-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus