Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaurkotu, gaurko(tu), gaurkotzen 1 du ad gaurko bihurtu.

Azpiegiturak gaurkotu eta kapital pribatua erakarri beharko dute. Berria - Ekonomia   2004-09-24

Euskara modernizatu genuen, gaurkotu, oraingotu, eguneratu. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 25. orr.

Gure ondarea biltzeko, gaurkotzeko eta zabaltzeko ekinaldi txalogarria, inondik ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 131. orr.

Testu zaharrak gaurkotzen ahalegintzea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 240. orr.

Fraideak gaurkotuta ikusten ohitu gara aspaldi honetan. zuen kultura literarioa osatu, eta gaurkotuko duzuelakoan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 42. orr.

Automatikoki gaurkotzen den birusen aurkako programa bat instalatu. Berria - Gaiak   2004-11-14

Jatorrizkoan ordukoa da beti hizkera; itzulpenean, gaurkotu egiten da ordukoa. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 184. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Henry Bengoa Inventarium-en argitalpen gaurkotuan. 25436

Bilbon aurkeztuko duguna Pucciniren La Bohème obraren bertsio gaurkotua da. Berria - Kultura   2004-09-16

Ikastaroeetan teknologia gaurkotuekin lan egin dute. Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Joanes artzainaren irudi gaurkotu eta biziberritua bailitzan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 129. orr.

Indarberritzea euskaldunen nortasun moderno eta gaurkotua. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 34. orr.

Euskal poesia lengoaia gaurkotuagoa erabiltzen hasi da. Berria - Kultura   2004-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertsio gaurkotua (9); eta gaurkotu (3); eta gaurkotua (7); eta gaurkotzea (3); gaurkotu beharra (4); gaurkotu egin (4); gaurkotu eta (8); gaurkotua da (5); gaurkotzeko eta (4); gaurkotzen den (3); obraren bertsio gaurkotua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus