Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gautu, gau(tu), gautzen 1 du ad gaua etorri.

Bat-batean gautu zuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 194. orr.

Kanpoan gautzen ari zuen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 272. orr.

Gautua zuen itzartu zenerako. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 119. orr.

Arratsaldea gautu zuen, egun bero baten ondotik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 227. orr.

Andre dena Mariaren egun honen hondarretan, gautua zuen aspaldian eta oraino bidean ziren. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 111. orr.

Eta gautu balu bezala ilundu zen zerua. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 59. orr.

Hooch andrea susto batez esnatu zenerako erabat gaututa zegoen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 210. orr.

Urbanizatu gabeko paraje bakartia zen hura, desolatua, baita beldurgarria ere erabat gaututakoan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 100. orr.

· Arratsaldea gautu zuen, egun bero baten ondotik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 227. orr.

· 2 (era burutua izenondo oso gisa)

Arratsalde gautuko zazpiak eta lau minutu ziren Dionisosek Mikelen logelako atea ireki zuenean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gautu (4); gautu eta (4); gautu orduko (3); gautu zuen (8); gautu zuenean (3); gautua zuen (5); gautzen ari (7); gautzen ari zuen (4); gautzen hasi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus