Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maneatu (orobat maneiatu g.er.), manea, maneatzen 1 ad ad janariez mintzatuz, prestatu edo ondu.

Gatz-ozpin-olioarekikoak maneatzen hasten da gero. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 53. orr.

Etxean ez zen eta gantzik edo oliorik izaten, eta esnegain edo segoarekin moldatu behar izaten zuten etxekoandreek janaria maneatzeko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 109. orr.

Xehaturiko haragiaz eta patata-pureaz maneaturiko jakia. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 103. orr.

Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 158. orr.

Okela beti, eta bizigarri minez maneatua. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 202. orr.

Oreinki errea, jirafa xerrak, kabiar pote osoak, astigarraren siroparen kutsuan maneaturiko pastelak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 90. orr.

Harrituta zeuden, kezkati, patatak era hartan maneaturik ikustean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 109. orr.

Berak jatekoa maneatzen du eta nik ardoa eramaten dut. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 21. orr.

Behar zenean sukaldera sartu eta zerbait maneatzeko prest dagoen horietako bat zen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 134. orr.

Nik ez nekien garai hartan porrusalda eta arrautza prejituak maneatzen besterik. Txillardegi   «Putzu» - 302. orr.

Oso traketsa baitzen arrautzopilak egiten eta serio-serio jartzen baitzen okela salda maneatzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 70. orr.

· Ez zuen gogoko errai errukitsuz jantzi gabeko eta neurritasunaren gatzaz maneatu gabeko laztasuna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 768. orr.

2 irud/hed

Guztia oso ongi maneatua; esan nahi baita bai erritmoa, bai intriga, bai bigarren mailako hariak, bai pertsonaien psikologia profesional handi baten eskuak ohi duen trebeziaz daudela gobernatuak. Berria - Kultura   2004-08-04

Zapateroren alderdiak kontraesan askorekin maneatzen du ezkerreko base soziala. Berria - Mundua   2004-03-10

Apurka-apurka, ikasi zen azkenean bakterioen ADNa maneatzen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 55. orr.

3 lurrez mintzatuz, landu.

Nire ardura izango duk haiek zaintzea, lan egitea, maneatzea, ereitea, ongarritzea, dena, eta uzta erdi bana banatuko diagu. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus