Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

olgatu, olga, olgatzen 1 da ad jostatu, jolastu, atsegin hartu.

Ni ere ase arte olgatuko naiz egunen batez, zaude ziur. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 24. orr.

Hobe bidean aurkitzen diren neskatoak, gau baterako edo hilabeterako on, geroaz pentsatu gabe olgatzeko, emazteek aitzakia hori izaten baitute. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 116. orr.

Olga zaitez, ez zara inoiz orain baino gazteago olgatuko. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 148. orr.

Hor egoten da pikaroa gure zain, gu sentimenduarekin itsutu eta barregarri geratu orduko gure kontura olgatzeko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 63. orr.

Egiguk pot, egiguk pot!, olgatzen ginen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 83. orr.

· 2 du ad jostarazi, atsegin harrarazi.

Hain dira laburrak gure atsegin-urte ezti horiek! horietaz gozatzeko zoria baldin badugu, oroimen politek kontsolatu eta olgatuko gaituzte zahartzaroan ere. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 112. orr.

Bera egon izan balitz sakan hartan senarren aurka labankadaka ibili ordez, haragia olgatuko zukeen bestek olgatu zuketen bezainbeste eta bezain nasai. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 226. orr.

-Horrek olgatzen badu, ni ez nau askorik gogaitzen -pentsatzen du Axenariok. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus