Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarraski 1 iz hilkintza, gizaki askori bizia kentzea. ik masakre.

Sarraski hartan gure gudarosteak galera handiak izan zituen: sei mila lagun hildakoen eta preso eroritakoen artean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 298. orr.

Hamabi gizon baizik ez ziren bizirik atera sarraski hartatik... haien artean Fidel Castro. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 71. orr.

Turkiarrek guri egindako sarraskiaren ospakizuna da. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 187. orr.

Otso harrapari taldeek sarraski handiak egiten zituzten, ez abereetan bakarrik, baita gizakietan ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 301. orr.

Bahiketa sarraski bilakatu zen gero, Errusiako tropak haien kontra oldartu zirenean. Berria - Gaiak   2004-12-10

Lehengo udaberrian donapaleutar erreformazaleen sarraskian parte hartu zuten herritarren zerrenda da. honek, zaurituta baina, sarraskitik ihes egin baitzuen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 283. orr.

Errudunak atxilo hartzea nahi dute Srebrenicako sarraskiko hilen senideek. Berria - Mundua   2004-11-10

Sindikatu bat sortu zuelako lur-jabeek eta haien soldatapeko hiltzaile-taldeek egindako sarraski eta belzkeria guztien kontra borrokatzeko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 243. orr.

Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 92. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horrela, Josuek eta israeldarrek sarraski handia egin zuten etsaien artean, ia denak hiltzeraino. Uholdeak sarraski ikaragarria sortu zuen. Elizen arteko biblia   Jos 10,20

Abiasek eta beronen gudarosteak izugarrizko sarraskia egin zuten israeldarren artean: bostehun mila gudari aukerako erori ziren hilik. Elizen arteko biblia   2 Kro 13,17

Atzerriko zaldun batek berebiziko sarraskia egin zuen Arturren gudarostean. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 77. orr.

Inoiz baino gerra handiagoak ikusi ditu mende honek [...] inoiz baino genozidio handiagoak egin dira, inoiz baino sarraski zikinagoak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 166. orr.

Errege eta buruzagi greziar eta erromatarren sarraski etengabeak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 125. orr.

Hitz bat esan eta presoak akabatzen hasiko ziren haren gerlariak, sarraski odoltsu batean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 259. orr.

Haur errugabeen sarraski zuzengabeaz. Elizen arteko biblia   2 M 8,4

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste batzuek Errusiak Txetxenian bideraturik darabilen sarraski-gerraren aurkako sinadura bilketarekin segitzen dute. Kolpetik ohartu nintzen iragana besterik ez zela gerra, baina sarraski-eremuetan gertaturikoak garun-harresian iltzaturik nituela betiko. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 256. orr.

Jar itzazu aparte gaiztoak, hiltzeko ardiak bezala, gorde itzazu sarraski-egunerako! Elizen arteko biblia   Jr 12,3

Lehen aldiz egunkariek korrespontsalak igortzen dituzte sarraski lekura. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 287. orr.

4 irud/hed

Hementxe jazotzen dira espekulazioaren ondoriozko sarraski larrienak: "alferrikako" elikagaiak, kostua jaitsaraziko luketenak, etc, desagerrarazten dira, [...]. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 18. orr.

Handik hona, ikusia naiz egunkariko tailerrak jendez husten eta sarraski teknologikotik salbatutako langile urrien lohihartzeko tintaz zikinduak txabusina zuriek ordezkatzen. hobe izango dute txuri-urdinek lotan ez geratzea, geratzen zaionarekin sarraski handi samarra egin baitezake Atleticok. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 35. orr.

Euskarari eginak zaizkion sarraski horiek. Herria   2005-06-16

Bihotz sarraskia ezin gaindituz, urtea baino gehiago eman nuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 90. orr.

5 hilikia.

Sarraskia non, han biltzen dira putreak.   - 0. orr.

Hegaztiak sarraskira nola, halaxe inguratzen ziren denak atsoak utziriko ondare oparora. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 517. orr.

Sarraski hartatik jaten duenak bere arropak garbituko ditu eta kutsaturik geldituko da arratsera arte. Elizen arteko biblia   Lb 11,40

Ez duzue horien haragirik jango, ezta horien sarraskirik ukituko ere: animalia kutsatutzat edukiko dituzue. Elizen arteko biblia   Dt 14,8

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beren Aro Heroikoa in vacuo aurkezten dute, ustekabeko erreferentziaren bat bakarrik eginez gorpu ahaltsuari, zeinen gainean ari baitira beren sarraski-festak egiten bardoaren putre-heroiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 164. orr.

Piztia horien sarraski-zatiren bat edozer gauzaren gainera jausten bada, kutsaturik geldituko da. Elizen arteko biblia   Lb 11,35

Bide bazterretan, sarraski puxkak, hegazti beltzak, txakurrak. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 191. orr.

Hi baizik ez hintzen falta sarraski-jaleen kofradiatik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 38. orr.

7 irud/hed

Esaten dituzun hitzak hilda iristen dira mundura, kiratsa darie, sarraski bat dirudite, zure ahotik irten bezain laster. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus