Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gauzaez (Egungo testuen corpusean 80 agerraldi; orobat gauza-ez) 1 izond ezgauza.

Klarak, Andre pobreen mirabe ezerez eta gauzaezak, osasuna opa dio. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1198. orr.

Klarak, Kristoren mirabe apal eta gauzaezak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1200. orr.

Bistan zen andre hura gauzaeza zela bizitzeko; batere indarrik eta helbururik gabe, ohitura txarren harrapakin erraza. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 168. orr.

Ez, ez dut asmorik chowder-tarrei gure leinu hautsi eta gauzaezaren gaineko egia azaltzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 205. orr.

Mundu guztiak dino Hufflepuffen denak gauzaez hutsak direla. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 76. orr.

Hizketa modu gatzatu, sustantibo [...] hori ustelagoa, pedanteagoa, gauzaezagoa eta engainagarriagoa da beste mintzamolde higikor aditzekikoa baino. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 168. orr.

· Gure herria "degradatua, bortitza, zabarra, moldakaitza, kristau izenaren gauza-eza" deklaratu zuten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 268. orr.

2 iz ezgauza.

Bere gauza-eza eta indar eskasa gogoratuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 943. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus