Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarraskitu, sarraski(tu), sarraskitzen 1 du ad sarraski batean erail.

Sarraskitu egin zituen gazte eta zaharrak, emakume eta haurrak suntsitu, neskatxa eta bularreko haurrei lepoa moztu. Elizen arteko biblia   2 M 5,13

Beraien erregea, menperagaitza zirudien gudarostearekin Pertsiara heldu zenean, sarraskitu egin zuten Nanea jainkosaren jauretxean. Elizen arteko biblia   2 M 1,13

Gizon horiek, harrapatu eta sarraskitzeko sortuak diren adimengabeko animaliak bezalakoak dira. Elizen arteko biblia   2 P 2,12

Serbiarrek onartu dute 1995ean Srebrenican 7.000 musulman sarraskitu izana. Berria - Mundua   2004-10-15

1649-1650ean haien aurkako kanpaina militarra abiarazi zuen, eta Ingalaterrak bidalitako kolonoen kontra altxatu zirenak sarraskitu zituen. Berria - Harian   2005-07-31

Poliziak bere 19 kide sarraskitu zituela gogoratu zuen herenegun MST Lurrik Gabekoen Mugimenduak. Berria - Mundua   2006-04-19

Haurrak plazetan sarraskitu dituzte, gazteak etsaien ezpataz erori dira. Elizen arteko biblia   1 M 2,9

"Basa" fama gaitza bildu zuten orduan gure herritarrek, Paysandu hiria sarraskitu zutelarik. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 110. orr.

Buztan zihoazenak Belateko mendian harrapatu eta sarraskitu zituzten gipuzkoar zitalek, baita haien kanoiak kendu ere. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 37. orr.

Bi jokabide daude politikan sekta berri baten aurrean: kupida gabe sarraskitu buruzagiak eta jarraitzaileak, gizonak, andreak eta umeak, bat bera laga barik, edo toleratu, sekta handia denean; lehen jokabidea munstroarena da, bigarrena jakintsuarena. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

2 irud/hed

Laranja konpaktu horietako bat zen, laranja-atalak elkarri oso lotuta dauden horietakoa, eta hatzak laranja zatitzeko frutaren bihotzeraino sartzen zituen heinean, laranja erabat sarraskitzen ari zen, alde guztietatik zukua zeriola. gero bere azeri-isatsak ekarrarazten zituen, aurkitzen zituzten euli eta erle guztiak esetsi eta sarraskitzeko. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 137. orr.

Gaur egun politikoki zuzenak diren eta merke-zurrean eros daitezkeen kontzeptuak tolerantzia, bakea, elkartasuna sarraskitu egiten ditu. Berria - Kultura   2006-04-26

Morala sarraskitua izan dela, herri erkidego batek prezioak putinka hupatzen lagundu baititu, merke arazteko tresnak baliatzeko ordez. Herria   2005-12-29

SCH (%0,97) eta BBVAren (%0,8) igoera ahulak, Altadis (- %3,1) eta Endesaren (- %0,79) jaitsierek sarraskitu zituzten. Berria - Ekonomia   2004-04-08

3 (abere bat) sarraski bihurtu.

Piztiaren batek sarraskitu badu, hala gertatu delakoaren frogak aurkeztuko ditu, eta ez du ordaindu beharrik izango. Elizen arteko biblia   Ir 22,12

Munstro bilakatu eta nire ardiak banan-banan hiltzea erabakiko banu gaur, ia artalde osoa sarraskitu arte ez lirateke ohartuko eurak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 23. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Abere hilaren nahiz sarraskituaren gantzaz edozertarako balia zintezkete, jateko izan ezik. Elizen arteko biblia   Lb 7,24

Abelgorri baten hondar sarraskituak ziren. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus