Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nagusiki adlag batez ere.

Bertsolaritzari dagokionez, nagusiki baserri giroko adierazpen izatetik gizarte industrial edo post-industrialean garatzera iragan da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 55. orr.

Nagusiki, inolaz ere ezin nuen ulertu mutilaren nahia ez aski izatea auzia bertan ebazteko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 167. orr.

Nagusiki ez, nik uste. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 41. orr.

Eta, Gaizkia deitzen dut edozein motatako Tristura, eta, nagusiki, irrika zapuzten duena. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 305. orr.

Lan honetan, nagusiki, Ontologiaz arituko gara. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 8. orr.

Edonola ere, ez da hori buruan dabilkiona Karlosi, ez nagusiki behintzat. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 39. orr.

Hugok egin duen testu-muntaian, positiboaren sinboloa da nagusiki Pasaia. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 32. orr.

Globuluak hiru motatakoak dira nagusiki. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 155. orr.

Frantziako kate bat zuten jarria, bezeria ere frantsesa baitzen nagusiki. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus