Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasaitar (orobat pasaiar g.er.) izlag/iz Pasaiakoa, Pasaiari dagokiona; Pasaiko biztanlea.

Donostiako belodromoan ari beharra da pasaitar txirrindularia, otsailaren 7an, Euskadiko Sei Ordu lehiaketan. Herria   2003-02-06

Eskifaian, besteak beste: Ryp sukaldaria, Albizu pasaiar gonazalea, Cornelius doktorea, Txim beldurgarria, Tommy deabrua, [...]. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 270. orr.

Hemerotekak aztertuz gero, zakur borrokak eta boxeolari pasaitar gazte baten debutaren notizia ziren lehen orrialdeko notizietariko bi, letra handiegietan ageri ez ziren arren. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 42. orr.

Zuerako espetxean dagoen Jon Urkizu preso pasaitarraren lagunek, berriz, bisitaren ostean izan zuten istripua. Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Espainiako erlojupekoan, Iñigo Chaurreau pasaitarra da nagusitu, hunen lehenkusi Mikel Astarlozak hirugarren egin duelarik. Herria   2003-07-03

Bera pasaitarra izan arren, Martak, Trintxerpekoa izaki, berak baino askoz jende gehiago ezagutzen zuela Pasaian. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 30. orr.

Balentria ederra egin du pasaitar hunek, Australiako itzulia irabaziz. Herria   2003-02-06

Pasaitarrik gabe jokatu zen azken estropada orain dela 22 urte izan zen, 1982an. Berria - Kirola   2004-09-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alberto martinez pasaitarra (4); astarloza pasaitarra (3)

alberto martinez pasaitarrak (3); mikel astarloza pasaitarrak (3)

pasaitarren arteko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus