Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neurona 1 iz nerbio sistemako zelula.

Nerbio-sistema guztia eraikitzen duten adreiluak dira neurona edo nerbio-zelulak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 222. orr.

Garunak baditu 10.000 milioi neurona, eta neurona bakoitza beste 10.000ri konektaturik egon daiteke. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 222. orr.

'Gizakia gazte hasten da hiltzen, hogeita bost urtetik aurrera egunero 25.000 neurona galtzen dugu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 198. orr.

Neurona motorretako gaixotasun bat ikertu nahi zuela esan zuen orduan zientzialari eskoziarrak. Berria - Gaiak   2004-08-12

Neurona etengailu bat da funtsean, eta pentsa daiteke ea aski ote diren etengailuak, 10.000 milioi izanda ere, konputagailu bat egiteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 227. orr.

Bulkada horiek, nahitaez, neurona askotatik pasatu behar dute beren azken helburura iristeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 225. orr.

Neuronak egurastu beharra daukat. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 381. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik neuronal.

Ez, ez nengoen mozkor, mozkorraren aurreko euforian baizik, burmuinetako neurona-harien artean zirkuitulabur bat sortu zitzaidanean... Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 149. orr.

Neurona zirkuitu kaltetuak osatzeko. Berria - Gaiak   2004-02-19

Bagenekien neurona-konexioan eragiten zuela, baina ez genekien nola. Berria - Gaiak   2004-06-29

Bazela garuneko neurona-mailan, entzumenezko espazioaren "mapa" gisako bat, zentzumen bidezko informazioaren puntuz puntuko proiekzio ororen guztiz desberdina. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 57. orr.

Neurona multzo bat dugu garunean, eta horiek aldi berean ari dira berbetan. Berria - Gaiak   2004-11-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Seinale hori, bizkar-muinera iritsi bezain laster, nerbio-amaieretara bideratzen da berriro, mugimendu-neurona batetik zehar, eta nerbio-amaierek muskulua uzkurrarazten dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus