Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oliba 1 iz olibondoaren fruitua, jateko ona, txikia eta luzarana, azal leuna, hezur gogorra eta olioa ematen duen mamia duena.

Olibondoak astintzean, ez itzuli adarretan geldituriko olibak biltzera. Elkarrekin jardunak ziren oliba biltzen eta baita zerriak zaintzen ere. Elizen arteko biblia   Dt 24,20

Gauez, Haiat Al-Nufus printzesarekin berriketan ari zela, olibak jateko gutizia egin zitzaion. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 149. orr.

Garagardo bat eta olibak eskatu zituen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 37. orr.

Oliba bat ahoratu, eta begirada edari horixkaren aparrean kokaturik, pentsakor gelditu zen, ilehoria gogoan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 37. orr.

Oliba irentsi, hezurra platertxoan utzi, eta zurrutada bat garagardo hartu zuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 37. orr.

Joseluk egin zuen afaria: esparragoak olibekin, eta saltxitxak tomatearekin. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 71. orr.

Annak oliba bezain leuna zen aurpegi hartan finkatu zuen begirada. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 426. orr.

Hiru bitter erdi eta oliba beltz batzuk eskatu genizkion. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 137. orr.

Baratxuri, piper eta pepinotxo arteko oliba birrinduekin. Jon Maia   «Riomundo» - 162. orr.

Ogi garratza eta oliba bigunduak jan zituzten. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 66. orr.

Orain berton baditugu urdaiazpiko edota gazta zaporeko patata frijituak, antxoa gustuko olibak, [...]. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 93. orr.

Olioak olibarena behar du izan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 157. orr.

Gari, ardo, oliba, granada, piku eta gainerako fruituen hamarrenak ere ematen nituen, Jerusalemen kultu-zerbitzua egiten zuten lebitarrentzat. Elizen arteko biblia   Tb 1,7

Olibaren jatorriko garestitzeak 25 milioi euroko kostua eragin omen dio. Berria - Ekonomia   2006-02-24

2 (neurriekin)

Zakukada oliba jateko prest ni. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 62. orr.

Eguerdia zen, eta gizonak vermouth bat eta platertxo bat oliba eskatu zituen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 80. orr.

Ezpainetan irribarrea zekarren azken honek eta, eskuetan, platertxo bat bete oliba. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txinan (Olea europaea gorabehera) olibondoa aldatzen segitzen dute, eta oliba barietatea, batez ere, pikual, arbekina, hojiblanca, zurixka, enpeltre eta verdial dira. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 37. orr.

Ahotik oliba-hezur bat bota zuen bere ukabil hertsira. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 117. orr.

Trailu berak jotzen du galburua eta barreiatzen du lastoa, eta olioa ez da oliba-patsarekin nahasten dolare berak zapaltzen dituelako. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 349. orr.

Miraz gelditzen zen sardinzar ketuei, antxoei, kaparrei begira, edo pepino eta oliba upelen aurrean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 257. orr.

Ellenek bere igaroan aurpegiak, fruta-erakusleihoak, lekale-poteak eta oliba-pitxerrak ikusten zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 218. orr.

Oliba-poteak ere baziren ugari! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 240. orr.

Bada baliabide gutxiago duen musikajole, kantari, oliba saltzaile, izozki saltzaile eta gainerako, sos batzuk biltzeko makina bat ordu eman behar duena kale gorrian. Berria - Kirola   2006-04-18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Olio-oliba landatzen da, jatekoa bigarren mailara igarota. Ahuntz bizardunei basa-oliba atsegin zaie. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 37. orr.

· 5 izond oliba kolorekoa.

Belus olibako galtza lasaiak, gerriko gorria, zilarrezko eraztun batez lotutako lepo itzuli handiko alkandora. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 55. orr.

· Behin artilezko bufanda berde-oliba lepoaren inguruan ezarrita, neguko beroki marroi iluna janzteari ekin zion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 421. orr.

6 oliba-ale (corpusean olibale soilik)

Erein, bai, ereingo duzu, baina uztarik bildu ez; olibalea zapaldu, bai, baina zeure burua gantzutu ez; mahatsa zapaldu, bai, baina ardorik edan ez. Elizen arteko biblia   Mi 6,15

7 oliba-berde izond

Jamesek marra berde argiekiko jantzi gris ilun bat zuen, bai eta urrezko orratzarekiko puntuzko gorbata oliba-berde bat eta lauki beltzekiko artilezko galtzerdi oliba-berde batzuk ere. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 421. orr.

· Luxuzko zur sendoz eginak ziren, eta oliba-berdezko belusez estalita zeuden. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 325. orr.

8 oliba-kolore (orobat olibakolore g.er.) izond olibaren kolorea duena. ik olibakara.

Neskaren parera iritsi zenean, gizon oliba-kolore burusoilak gorpua bultzatu zuen alde batera, eta neskari hitza zuzendu: “dantzan ingo al deu?”. Jon Alonso   «Euskal karma» - 57. orr.

Manchester-gona oliba-kolore kanpai-erako bat. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 105. orr.

Ez zen askorik aldatu itxuraz: garaia zen, hezurtsua, olibakolore; ileak artean sarriak, bizarra ongi moztua, bekokia, sudurra eta kokotsa gotor eta ozta-ozta zirriborratuak irudi. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 267. orr.

Jende andana, batzuk euskaldunak, beste batzuk oliba kolorez edo grisez jantziak. Jokin Urain   «Errotarria» - 199. orr.

· Siberiako harri garden horietan bakarrik aurkitzen den oliba kolore ilun horretako likore bat edan zuten gonbidatuek aurrena, kopa bana. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 222. orr.

9 oliba koloreko izlag oliba-kolorea.

Altzairuzko begiak, sudur fin okerra eta oliba-koloreko larruazala zeuzkan eta bere ezpainei halako muzin-kutsu arin bat zerien. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 81. orr.

Bere gorpuzkera egoki, oliba-koloreko azal eta ilaje dotorearekin, ziurtatuta zeukan beti erakarmen moduren bat. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 14. orr.

Galtza luzeak oliba koloreko panazkoak, gerriko gorria. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 13. orr.

Haren oliba koloreko aurpegiak Maurice Barrèsenaren nolabaiteko antza zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 159. orr.

Orduan bere begi oliba kolorekoak nigan murgildu zituen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 130. orr.

· Gizon oliba-koloreko burusoila zutik jarri zen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 56. orr.

ik gorago 8. 6405

10 oliba-olio (orobat olibolio g.er.)

Oliba-olioa, ardoa, kafea, gure europar historiaren mugarri eta barneko muga-marra dira. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 81. orr.

Bidaiaren azken aldera Varsovian afaldu genuen; perrexila, berakatza eta olibolioa ziren jatekoetan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 81. orr.

Oliba olioa erraz ekoizten da, ingeniaritza genetikoaz haratago, puntako teknologiaren premiarik gabe. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 37. orr.

Oliba-olio fina zen hura, ordea, hotzean ateratako lehen zuku horietarikoa, Toskanatik zuzenean ekarria. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 182. orr.

Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen. Elizen arteko biblia   Ir 27,20

Lehenen behar duzuna ahal den oliba oliorik usaingabeena, sudurrei inolako jariorik igorriko ez diena. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 145. orr.

Tomate helduekin eta oliba olioarekin igurtzitako ogi zatiak. Berria - Kultura   2004-10-13

Sei kilo kasia santutegiko pisu-neurriaren arabera, eta lau litro oliba-olio. Elizen arteko biblia   Ir 30,24

Berehala bueltatu zen, oliba olio potoa eskuan. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 35. orr.

Sardina gazituen kaxa biribila hartu eta oliba olio lata koloretsuen gainean utzi du. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 58. orr.

11 oliba ondo ik olibondo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon oliba koloreko (3); oliba kolore (3); oliba koloreko (14); oliba koloreko larrua (3); oliba olio (8); oliba olioa (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus