Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasaldi 1 iz pasatzen den aldia. ik pasada.

Baina Abdula-k pasaldi batean moztu zidan ilea, eta segituan amaitu zuen; nire anaiak Sami agurtu zuen, eta joan egin ginen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 39. orr.

Margolan horiek pintzelaren pasaldiek gainazalean uzten dituzten erregulartasun arinez ere baliatzen dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 262. orr.

Inzeminazionea 25 eurotan segurtatzen du AGP-ek, bi pasaldi egun berean eginez, lehenago bezala orain ere. Herria   2003-06-05

Haizerik? tamainan bakarrik, edo pasatu ere pasaldi batzuk eta haize-pasarak eman ditu? tamainakoakin pozik ohi da laboraria: Apirila haizetsuak nekazaria pozten du. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 175. orr.

Ekainean utzi bezala, Baionako pesten pasaldiak ber pizturik hasi da Baionan Kantuz gogotsu, indartsu eta airoski. Herria   2002-10-24

-Emadazu zure pasaldi guziak dauzkan paperra, kanpalekuaren buruzagiak sinatua. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 92. orr.

2 (hegazkinak eta kidekoak)

Hegazkina garretan zegoen, ehiza hegazkinek behin eta berriro errepikatzen zituzten beren pasaldiak, hegazkina tiroz zipriztinduz. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 57. orr.

Hamar minutu ez dira desagertzear egon naizela, eta zer kontaturik ez dut, hiru segundoz ikustatu ditudan liztor horien pasaldia ez bada. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 60. orr.

Bakarrik balihoa, gailurretatik hiru metrora edo hazbete batzuetara pasatuko ote litzateke? hurbileko pasaldien adikzioa izan ohi dute batzuetan tourettedunek. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 116. orr.

3 pasatzea, iragaitza. ik pasaia 4.

Lehiaketa baten ondorioz sortu obra bat da, hilarri borobila izanki eta, bizia eta heriotzaren arteko pasaldia sinbolotzat hartuz eraikia. Herria   2005-12-01

4 pasartea.

Har ditzake ere berdin liburu batzuetako pasaldi zenbait. Herria   2004-05-27

5 pasabidea.

Berehalako batean zeuden betean atari-inguruak, pasaldi eta solairu, morroiz eta neskamez beteak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus