Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarri 1 adlag maiz, asko aldiz, askotan. ik ardura.

Sarri esan dut eredu hori ez dela gaur egunerako egokia. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 224. orr.

Harryk sarri maitatu izan zuen iraganean, baina oso bakan maitatu izan zuten bera ordainetan. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 47. orr.

Hori hiru urtetik behin, edo sarriago nahiz bakanago, aipaturiko ministroak agindu bezala. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 158. orr.

Hegazkinak sarri datoz hiria bonbardatzera. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 39. orr.

Hizkuntza handien jauregietan ere sarri ikusten dira horrelako egoerak. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 13. orr.

Aseguru-agente onak gauza izan behar du bere burua defendatzeko bezeroekin eztabaida zail bihurriak sortzen direnean, sarri gertatu ohi denez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 16. orr.

Adituek diotenez, ura sarri edan behar da garai honetan, egarririk izan ez arren. Berria - Harian   2005-08-06

Lujanbio mendizalea da, inguruko mendietan urteetan zehar sarri ibili izan dena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 123. orr.

Zer ote du niregandik sarri urruntzen duen eta sarri niregana etorrarazten duen hori? Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 226. orr.

Hemen kontua da istorio hauetan Kristo gurutzekoak sarri hitz egiten duela. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 45. orr.

Sarri huts egiten dute, egia da, baina huts egina onartu eta hurrengo eguneko eguraldia asmatzeari ekiten diote berriro. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 152. orr.

Sarri egin izan diet uko antzeko irritsei lehenago ere, lotsa dut esatea. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 70. orr.

Tolosako euskara aipatzen da sarri euskara onaren eredu. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 104. orr.

Dena galduta dagoenean iristen da sarri itxaropena. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 188. orr.

Aita apostolikoa: hitzok Erdi Aroan Aita santua adierazten zuten sarri. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 606. orr.

Osperik ez duten hizkerak baztertuta gelditzen dira sarri. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 37. orr.

Sarri, ordea, idazleak ezkutatu eta mozorrotu egiten ditu oihartzunok. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 32. orr.

Nikolas, emakumeak bultzaturik, gero eta sarriago joaten zen bere lur-sailak eta baso puskak bisitatzera. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 121. orr.

Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri. Elizen arteko biblia   EsZ 28,19

"Lituania Europa da" izan da sarrien entzun dudan komentarioa. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 198. orr.

Ez momentuoro, baina bai sarri. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 48. orr.

Arrazoiz esan ohi da, maiz-sarri, giza izaera unean-unean agortu eta sortzen dela, belaunaldi batetik besterako loturarik gabe. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 57. orr.

Gauza batez oroitzen garenean, maiz sarri errana dudanez, horrenbestez gauza hori aitzinean bagenu bezalako afektuarekin kontenplatzeko prest gaude. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 369. orr.

2 (izan aditzarekin)

Sarri ez zen garagardorik, eta kafea esne eta azukrerik gabe hartzera behartzen zituzten. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 44. orr.

Gure artean, hoskidetasun maila izan da sarri errima txarra eta ona bereizteko irizpide bakarra. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 92. orr.

Psikoanalisiaren sortzaileek, Freudek guztien buru, sarri izan zuten tentazioa arte-produkzioa bere alderdi subjektibotik ikusteko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 110. orr.

Auzo herrien artean sarri izaten dira tirabirak. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 7. orr.

-Guk, emanaldien eraginez, sarri izaten ditugu tentsio metaketak. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 35. orr.

3 (izenondo batekin)

Senar emakoiarekiko harreman liskartsu eta sarri bortitza gorabehera, beti izan zen haren lanaren defendatzaile irmoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 56. orr.

4 (beste adizlagun batekin)

Mozkortu egiten zen oso sarri eta emaztea jotzen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 95. orr.

-Oso sarri erabiltzen du juntagailu kopulatiboa (et=eta). Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 59. orr.

Sarri, oso sarri entzuten da obra pornografikoa dela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 40. orr.

Lehenbiziko aldi haren ondoko hilabeteetan aski sarri hitz egin zuten elkarrekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 36. orr.

Lorcari buruz mila nobela, film, saiakera, antzezlan eta perfomance egin da, baita kantak eta diskoak ere, haren alderdi ugari aztertuz, eta horien artean homosexualitatea nahikoa sarri. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 129. orr.

Gisa bereko leloak sarri samar entzuten dira han eta hemen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 24. orr.

Aitak eta nik sarri samar izaten genituen sesioak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 27. orr.

· Ez du inoiz adorerik izango bere mendea iritzi-moda zentzugabeek hain sarri sartzen duten lokatza artetik ateratzeko. baina horrelako aukerak ez dira beren sumina asetzeko bezain sarri gertatzen: konformatu egiten dira, eta sufritu egiten dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 56. orr.

5 berehala; aurki, laster.

Sarri ohartu nintzen euskaldunen sostengua baizik ez nuela. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 192. orr.

Sarri Peko Arrüa suntsituko dute. Itxaro Borda   «%100 basque» - 222. orr.

Eta sarri, nahi baduzu, aise gehiago ere behar gara biak goxatu! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 63. orr.

Sarri, arratsean, nota zenbait eskainiko dizkiot kaierari: [...]. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 66. orr.

Sarri, aroa edertzearekin, gure eskualde goxorat, jende frango etorriko da. Herria   2003-04-17

-Sarri gaituzue hemen, Satankume alaenak! Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 136. orr.

Sarri aita heldu zait xerka. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 73. orr.

-Badakit, Menhirera abiatuko gara sarri. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 82. orr.

Janztekoak jantzi bezain sarri duintasun galdua berreskuratu izan bagenu bezala. pilula bat ahoratu nuen etxeratu bezain sarri. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 492. orr.

Sarri arte. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 271. orr.

· 6 izond maiz egiten edo gertatzen dena.

Ertzain, erizain, argazkilari eta abarren joan-etorriak, jendearen jardunak, sirena-hotsak eta flash sarriak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 18. orr.

Euskal Herriko nekazarien bizimodua okertu dute ekoizpen eredu industrialak, lur eskasiak, lehorte sarriek eta jakien prezio txikiek. Berria - Ekonomia   2004-08-22

Hermannek askotan hitz egin ziola nitaz, eta elkarren arteko tratu sarria balute bezala hitz egin zidan Hermanni buruz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 120. orr.

Etengabeko otoitz eta kontenplazio sarriaren bidez Jainkoarekin intimitatezko harreman esanezinekoa lortu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 239. orr.

Gogoratzeko ahalegin sarri eta burutsuen artean. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 97. orr.

Gelako isiltasun goibelean bi bihotzen taupadak entzuten ziren: batenak sarriak, lasterrak, urduriak; bestearenak sendoak, geldiak, izugarri bakanak. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 168. orr.

-Normala denez, kasu partikular bat ez da kasu orokorra bezain sarria. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 59. orr.

Arrazoiren batengatik, bazirudien haien arteko gutunak ez zirela hain sarriak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 72. orr.

Horrek sexualitatea sarriagoa, askotarikoagoa eta jostagarriagoa izatea ekarri zuen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 222. orr.

Apaiz-batzarreko kideek gero eta trabes sarriagoak eta handiagoak egiten zituzten. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 50. orr.

Bazuen sorgin puntu bat, eskua irakurtzen zuen, aztien bezero sarria zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 159. orr.

Edari sarriak bezala lanbrotzen dute adimena. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 239. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Semeen errefusak ez ote zuen Domingo horren gizon isil eta ezkibela egin, emazte oihu-laster eta espantu-sarria ez bezalakoa. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 96. orr.

8 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) ik sarritasun.

Berak ezagutzen zuen haren ilearen sarria; Jimmyk Ellie maite zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 447. orr.

9 eremu txikian banako asko, tarte gutxirekin, dituena. ik tapitu; usu.

Hona non nagoen lantzakada sasitza sarri baten erdi-erdian. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 128. orr.

Hostotza sarrian kantuan ari ziren urretxindorrak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 465. orr.

Zaldiak, bridak kenduta, bazkatzen hasi ziren lurzorua estaltzen zuen belardi sarrian. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 229. orr.

Hartara, basoaren gune sarri eta etengabe ilunekin egokitu ginen, eta hezetasunak irristakor bihurtzen zituen pendizekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 214. orr.

Aberatsa da gari-soroetan, eta baso sarri itxietan, eta belardi amaigabeetan. segur zegoen pistolariak azaldu behar zuela gurdibidetik behera errekaraino zabaltzen zen pagadi sarrian. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 122. orr.

Gazte mehar eta zurbila zen, eta ilea zeukan oraindik, ile sarri, hori eta kirrua. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 208. orr.

Neure ondo-ondoan ikusi nuen... eskeleto bat bezala, ile sarri ugari eta zikin-zikinarekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 221. orr.

Ile fin sarriak, atzeraka orraztuak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 35. orr.

Ileak artean sarriak, bizarra ongi moztua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 267. orr.

Adats beltz sarria harrotu zuen eskuaren mugimendu lirain batez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 98. orr.

Bibote sarri eta patilla luzeko gazte jazarra intelektual pentsati eta malenkoniaz betea bilakatu zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 66. orr.

Begiak argitu zaizkio bekain sarri-berdin bien azpian. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 21. orr.

Pertsiako klasiriak, ehun sarri, arinezkoak, beren hondo gorriminaren gainean kopela moldean tankeraturiko urre-pikorrez goitik beheraino josiak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 33. orr.

Tximinoek, txinpantze eta gainerako primateek [...] ile-jantzi sarri bat dute, beste animalia gehienek bezala. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 78. orr.

Bere pubiseko goroldioa sarria zen, eta triangelu perfektua markatzen zuen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 44. orr.

10 irud/hed ik trinko.

Bat-batean eta inpentsan sortutako laino sarri lodi batean sarturik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 61. orr.

Badu bulta bat patarra beheiti egiten ari dela, baina oihana beti bezain sarri. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 103. orr.

Itsasontzi bat azaldu zen orduan, gezi batek bezala laino sarriaren sarea hautsiz. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 55. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Triskilatu egiten zizkioten bere belarrondoko bizar ile-sarri eta ondo zainduak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 108. orr.

Pintatu begi beltz kartsuak, bekain ile-sarriak, bekoki zimurtsua eta, sorbaldan, soingaineko beltza edo su-kolore gorriminekoa, eta prest daukazu potreta. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 43. orr.

Gizon ederra baitzen, garaia, mehea, beltzarana, bibote-sarri eta dotorea ere bai. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 270. orr.

12 sarri askotan

Sarri askotan bere burua lurrera bota eta, begi-espresio izugarriz, iraulka ibiltzen zen, lerdea zeriola. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 224. orr.

Sarri askotan erabili da formula hau analogiaren fenomenoa bera ulertarazteko. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 208. orr.

Kultura baten sakonenean sustraiturik dauden sinesteek ez dute, sarri askotan, inolako oinarri logikorik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 174. orr.

Lehen kolpea, lehen trauma jasanezina, sarri askotan gertatzen den bezala, jaunartzean jaso zuen. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 168. orr.

Jesukristo dela uste du, eta sarri askotan elizetan ezkutatzen da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 15. orr.

Ezin zuen oso ondo ikusi; baina, sarri askotan, bazirudien ez zela gauza ikusten zuena ere ulertzeko. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 27. orr.

Hainbeste urtean aurreztutakotik gastatzen hasi zen, eta kontuak atera gabe sarri askotan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 222. orr.

Ozpinetako pepinoak ematen zizkion, sarri askotan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 358. orr.

13 sarritako adlag

Zeren bikainek adimenduaren sarritako kontenplatzeagatik eta argitasunagatik gehiago gogoratzen, hausnartzen eta kontenplatzen baitute Jainko gure Jauna dagoela sorkari bakoitzean bere izate berberaz, bere egotez eta ahalaz. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 55. orr.

Gainerakoan eguna ohiko otoitzetan eman genuen, soil-soilik eriaren ahulezia sarritakoak etenik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 509. orr.

Moraltasunaren kezka da seguruenik arazo larriena, sarritakoena Nietzscheren obran. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 245. orr.

14 sarritan maiz, askotan.

Sarritan festa alaia negar-malkotan amaitzen zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 360. orr.

Sarritan esaldi bakar batez argitzen zituen arazo eztabaidatsuak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 344. orr.

Nik sarritan ikusten nuen Greg pasabideetan, holako edo halako programara edo patiora zeramatela, gurpil-aulkian. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 67. orr.

Ni behintzat, sarritan egokitu ohi naiz ataka horretan, eta idazteko konputagailua erabiltzen hasi nintzenetik gehiago. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 70. orr.

Denok, sarritan, gogoan bizi-bizi genuen pertzepzio, irudi edo pentsamendu bat galdu egiten dugu bat-batean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 69. orr.

Jerusalemeko kaleen labirintoan zehar, sarritan, helbide ezezagun baten bila ibilia naiz. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 21. orr.

Legeak eta lukainkak parekoak dira sarritan: bageneki nola egiten dituzten ikaratuko ginateke. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 102. orr.

Aitzitik, ordea, erlijioa bera da sarritan gaizkintzak eta inpiokeriak eragin dituena. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 37. orr.

Fernandok eta biok maitale berberak izaten genituen sarritan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 114. orr.

Agintari autoktonoen erreakzioak ekarriko zuen alde biko eta bakezko trukea, kanpoko erasoa zirudienari aurre egin nahian sarritan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 19. orr.

'Etsaiekin' izandako borroka ugarien kronika luzea eta sarritan astuna. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 15. orr.

15 sarrixeago (orobat sarrixago) adkor

Hau ere gutxitan, baina sarrixeago gertatzen da, batez ere zakurra lotua badago. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 75. orr.

Aitona eta amona baserrian bertan bizi ziren, eta gu, sarrixeago edo bakanxeago baina bisitan joango ginen hara azken batean, eta, hortaz, litekeena da baserrian argazki-album osoagoren bat izatea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baso sarri (4); bibote sarri (5); ikusi bezain sarri (4); ile sarri (5); izan da sarri (5); izaten da sarri (5); laino sarri (8); maiz sarri (4); oso sarri (11)

sarri agertzen (9); sarri agertzen dira (4); sarri aipatu (9); sarri aipatzen (10); sarri aldatu (4); sarri aritu (5); sarri asko (7); sarri askotan (144); sarri azaltzen (6); sarri baino (5); sarri batek (4); sarri baten (4); sarri bere (4)

sarri egin (17); sarri egiten (28); sarri egiten du (5); sarri egiten dute (4); sarri eman (4); sarri ematen (5); sarri entzun (11); sarri entzuten (10); sarri erabili (15); sarri erabili ohi (5); sarri erabiltzen (15); sarri errepikatzen (7); sarri esan (19); sarri esaten (13); sarri etortzen (8); sarri galtzen (4); sarri gertatu (12); sarri gertatu ohi (9); sarri gertatzen (28); sarri gertatzen den (5); sarri hitz egin (4); sarri hitz egiten (8)

sarri ibili (4); sarri ikusi (13); sarri ikusi izan (4); sarri ikusten (14); sarri ikusten dira (5); sarri izan (10); sarri izaten (19); sarri izaten dira (5); sarri joan (6); sarri joan ohi (4); sarri joaten (16)

sarri samar (17); sarri sarri (42)

bibote sarria (4)

askoz sarriago (4); gero eta sarriago (47); inoiz baino sarriago (6); sarriago egiten (6); sarriago gertatzen (19); sarriago gertatzen da (6); sarriago gertatzen dira (7); sarriago joaten (5)

bekain sarrien (4)

izan da sarritan (5); izaten da sarritan (11); izaten dira sarritan (7); nahiz eta sarritan (5); oso sarritan (6)

sarritan adierazi (4); sarritan agertu (5); sarritan agertzen (9); sarritan aipatu (17); sarritan aipatu izan (4); sarritan aipatzen (11); sarritan aldatzen (4); sarritan bezala (4)

sarritan egin (27); sarritan egin du (4); sarritan egiten (22); sarritan egiten zuen (7); sarritan egoten (6); sarritan ematen (4); sarritan entzun (13); sarritan entzuna (4); sarritan entzuten (5); sarritan erabili (7); sarritan erabiltzen (5); sarritan erakutsi (4); sarritan errepikatzen (6); sarritan esan (28); sarritan esan izan (7); sarritan esaten (19); sarritan esaten da (5); sarritan eskatu (9); sarritan etortzen (6); sarritan galdetu (4); sarritan gertatu (10); sarritan gertatzen (27); sarritan gertatzen da (8); sarritan gogoratu (4); sarritan hitz egin (5); sarritan hitz egiten (5)

sarritan ibiltzen (8); sarritan ikusi (15); sarritan ikusia (4); sarritan ikusten (12); sarritan izan (16); sarritan izaten (13); sarritan jo (8); sarritan joan (4); sarritan joaten (16); sarritan joaten zen (5); sarritan jotzen (4)

sarritan pentsatu (9); sarritan pentsatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus