Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idatzigabe (corpusean idatzi gabe soilik) 1 izond idatzia izan ez dena.

«Arau idatzi gabea» zen erakunde gehienetan. Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Leku bakoitzeko usadio idatziak zein idatzi gabeak lagatzera. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 248. orr.

Lege zibilaren zatiketa: idatzia eta idatzi gabea. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 185. orr.

Idatzi gabea, aldarrikatu ahal izateko naturaren ahotsa edo arrazoi naturala besterik behar ez duena da. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 202. orr.

Hondarrean, idatzi gabeak dit interesa pizten. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 90. orr.

2 idatzigabeko izlag idatzigabea.

Idatzitako edozer, idatzi gabeko beste zeozeren zirriborroa besterik ez da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 272. orr.

Arauak ditu gidari, eta ez ditu aldatzen, idatzi gabeko kode deontologiko larderiatsu bati egiten dio men. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 66. orr.

Idatzi gabeko papera baino zurbilago. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 118. orr.

Gauean, idatzi gabeko etxeratze-agindua dago. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus